Txingudiko Ahotsa
Txingudiko AhotsaBehe Bidasoa Eskualdeko Bizilagunen topalekua
Bidasoaldearen bi aldeetan, bizi diren elkarte, gizarte eragile edota norbanakoen testigantzak jasotzen dituen irratsaioa, egunero pausuirratia.net-en.
BIDASOALDEKO NAZIOARTEKO GAZTEEN FOLKLORE JAIALDIA:
Bidasoa aldeko XIV. nazioarteko gazteen folklore jaialdia Uztailak 22an hasiko da eta Astearte 27ra arte eginen dira ekimen ezberdinak. 1996an, Eraiki dantza taldeko partaideek Bidasoaldeko Nazioarteko Gazteen Folklore Jaialdia antolatzearen beharra ikusi zuten; helburutzat dantzariak saritzea eta ikasturtean zehar egindako lana zabaltzea zelarik.
Ikusi tamaina handian
Embed Jarri bideo hau zure atarian
HAURRENTZAKO ANTZERKI KRITIKOA:
Haurrei ingurumena zaintzekoh mezua helaraztea dute helburu "Mendiko Altxorra" antzezlanaren bidez. Protagonistak Izarmendin bizi dira, lasai eta inongo arazorik gabe. Izar, Tximista eta Kaioa dira abentura honetako protagonistak. Gizon metalikoak iritsitakoan hasten da arazoa. Natura arriskuan jarriko duen proiektua eraman nahi dute aurrera. Izarmendiko biztanleek zerbait asmatu beharko dute proiektua galarazteko eta euren bizitza lehengora bueltatzeko.

MOSKVA -- MOSKU TRIRRINDA IBILALDIA:
Iada abiatu dira Errusiatik, Euskal Herri aldera, txirrinda gainean, Irungo lagun talde bat. Abentura, Uztailaren 2an hasi zen Bartzelonako aireportutik, Errusiako hiriburura iritsi eta aireportuan lo egin ondoren, Moskuko plaza gorria ezagutu eta handik abiatu ziren. Iada Letoniara iritsi dira.

AHT-AREN KONTRAKO LAU EKINTZAILE LURRAZPIAN SARTU ZIREN ITSASONDOKO MEATEGIETAN:
AHTaren kontrako lau ekintzaile Itsasondoko meategi batean sartu ziren eta lur azpian egon ziren "AHTaren obrak eta horrek dakarren triskantza gelditzeko eta bultzatu nahi duen eredu soziala salatzeko".
![]()
EKAINAK 29, GREBA OROKORRA HEGO EUSKAL HERRIAN:
Espainiar estatuak iragarri berri dituen murrizketei aurre egiteko, greba orokorra eginen da Ekainak 29ean, gehiengo sindikalak deituta (ELA-LAB-ESK-EHNE-HIRU-STEE-EILAS).

ZARPAI BANDAREN 40. URTEMUGA:
Ekainaren 24tik, 24era ospatuko du Zarpai Bandak Hendaian bere 40garren urtemuga.Horretarako hainbat ekimen eta gune antolatu dituzte Gaztelu-Zaharren, non jai giroa eta musika ez diren faltako.

SANTANOREN AZKEN ERABAKIA SAN JUAN PLAZAREN INGURUAN:
Alkatearen azken erabakia jakin dugu San Juan plazaren polemikaren inguruan. Azkenean, plaza ez da egokituko bi alardeak pasa ahal izateko. Bi alderdiekin hitz egin eta gero, erabaki honetara iritsi ziren.
http://alardesanmarcial.blogspot.com/

BIOTERRA 2010 FIKOBAN:
9000 lagun baino gehiagok bisitatu dute azokaren zazpigarren edizioa. Azokaren egun animatuena igandean bizi izan zen: 5.300 bisitari baino gehiago izan ziren bertan. Bioterra 2010, Produktu Ekologikoen, Bioeraikuntzaren, Energia Berriztagarrien eta Kontsumo Arduratsuaren Azoka ekainaren 4tik 6ra egin da Fikoban. Aurten, lehen aldiz, erakusketariek produktuak aurkeztu eta gai desberdinei buruzko hitzaldiak eman ahal izan dituzte.
Ikusi tamaina handian Embed Jarri bideo hau zure atarian
PALESTINAREN ALDEKO MOBILIZAZIOA, IRUNEN:
Israelgo estatuak egindako erasoei eta Palestinak jasaten duen apartheid egoerari erantzun nahian, irungo hainbat eragile elkartu dira mobilizazio baten bitartez egoera hau eta estatu kolaboratzaileak salatzeko.
Horregatik EKAINAK 4 OSTIRALA ARRATSALDEKO 7:30tan ZABALTZA PLAZAN egingo da mobilizazioa.
SAN JUAN PLAZAREN POLEMIKA JAIETARAKO:
Irungo alkatearen bitartez jakin izan genun San Juan plaza egokitua izanen dela San Martzialetako, hau da, alardeak pasa ahal izateko. Erabaki honek zer esan dexente sortu du Irungo herritarren artean, gaur egun bizi den krisi egoera ikusita.

ANTZERKIAREN MAIATZA HENDAIAN:
Hamairu konpainia, 26 antzezpen eta 53 artista egonen dira aurtengo Antzerkiaren Maiatzan, Hendaian. Egitarau “eklektikoa” prestatu dute Herriko Etxeak eta Chimères antzerki taldeak, eta besteak beste, dantza, zirkua, mimoa eta antzerkia izango dira ikusgarri herriko areto eta kaleetan. Zikloa maiatzaren 27an hasiko da eta lau egunez luzatuko da.

BIDASOAKO ANTIFAXISTAK ANTOLATURIKO HAINBAT JARDUNALDI:
Orain dela pare bat urte sortu zen Antifaxista taldea Irunen eta jarraipen bat emateko taldeari hainbat jardunaldi antolatu dituzte:
- Maiatzak 18, 19.30etan Hazia kultur elkartean, hitzaldia "Recuperar la memoria politica"
- Maiatzak 19, 20.00etan Kabigorri Ateneoan, forum zinema "La Ola" filmarekin
- Maiatzak 20, 20.00etan Lakaxita Gaztetxean, hitzaldia "Antifascismo en Euskal Herria"
- Azkenik, Maiatzak 22, 21.00etan Landetxako Frontoian, Des-Kontrol, Sexty Sexers, Ze-Esatek eta Estricallaren kontzertua.
ZALETUEK JARRI ZUTEN KOLOREA DERBIAN:
Real Unionen eta Errealaren arteko partidoa hutsean gelditu zen joan den larunbatean. Bigarren mailako derbi honek jende pila bat bildu zuen Stadium Galen.
Ikusi tamaina handian Embed Jarri bideo hau zure atarian
SAGARDO EGUNA IRUNEN:
Larunbata honetan, Maiatzak 8an izanen da XV. sagardo eguna Irunen, Urdanibia plazan hain zuzen ere, arratsaldeko 18.00tatik aurrera.

MAHAI INGURUA LAKAXITA GAZTETXEAN:
Ostegun honetan, Apirilak 29, arratsaldeko 19.00etan, burutuko da Lakaxita Gaztetxean hitzaldi bat: "Zer hiri eredu nahi dugu". Eragile ezberdinen partehartzea egonen da, hau da, Irungo Hiritar Foroa, Irungo Bilgune Feminista, Irungo AHT Gelditu Elkarlana, Irungo Ecologistak Martxan eta Etxegorri.

LIBURU AZOKA IRUNEN:
Apirilak 23 eta 24ean burutu da liburu azoka Irunen, Zabaltza plazan hain zuzen ere, liburuaren eguna ospatzeko asmoz. Kirmen Uriben "Bilbo-New York-Bilbo" liburuaren irakurketa egin da eta baita "Don Quijote de la Mancha"-rena.

EKA, EUSKAL HERRIKO KONTSUMITAZILEEN ANTOLAKUNDEA:
EKA, irabazinahiarik gabeko elkartea da, Euskal Autonomi Erkidegoko zenbait elkartek osatzen dute. Defentsa arloa, formazio arloa, informazio arloa eta atzerarazteko neurriak lantzen dira.
Hemengo elkarrizketan, elikagai transgenikoetaz hitz egingo dugu.

HIRIKO MUGIKORTASUN IRAUNKORRAREN PLANA:
Irungo udalak, Hiriko Mugikortasun Iraunkorraren Planaren partaidetza prozesua, martxan jarri du. Apirilaren 21ean burutuko da hirugarren tailerra Oiasso museoan, arratsaldeko 19.00etan, eta bertan, Merkataritzako guneetan sortutako mugikortasunari buruz hitz egingo da.

BADATOR JAION 2010:
Badator Jaion 2010, Lakaxita Gaztetxearen eskutik. Hurrengo Apirilak 17an abiatuko da kamioia gastetxe aldera. Jaialdiaren zazpigarren urtemuga eta Lakaxita Gaztetxearen bostgarren urtea ospatuko dute bertan.
Ikusi tamaina handian Embed Jarri bideo hau zure atarian
Hemen duzute bideoaren bigarren zatia:
Ikusi tamaina handian Embed Jarri bideo hau zure atarian
ABERRI EGUNA 2010:
Milaka lagun parte hartu dute aurtengo Aberri Egunean, Independentistak sareak deituta. Azken urte luzeotan ospatu den Aberri Egun jendetsuena eta anitzena izan da, Irun eta Hendaia artean.
Ikusi tamaina handian
Embed Jarri bideo hau zure atarian
OIASSO MUSEOA ETA ARKEOLAN PONPEIARA, INDUSKETETAN ARITZEKO:
Mertxe Urteaga, Amaia Basterretxea, Aitziber Lekuona eta Maria Jose Noain ikerlariak ariko dira apirilaren 1etik 20ra. Ponpeiako erromatar garaiko hondakinen indusketan eta ikerketan parte hartuko du Behe Bidasoa eskualdetik joango den lantaldeak.
http://www.behebidasoakohitza.info/
Ikusi tamaina handian Embed Jarri bideo hau zure atarian
TXILE ETA HAITIKO HERRI IRRATIAK BERRIZ ERAIKITZEKO KANPAINA ABIATU DUTE:
«Irratiak komunikabide nagusia bihurtzen dira berriz, Asiako itsasikaretan gertatu zen bezala, Haiti eta Txile astindu dituzten lurrikaretan», dio Maria Pia Matta Amarc Komunitate Irratietako Nazioarteko Elkarteko presidenteak Latinoamerika eta Kariberako. Hondamendiak Internet eta sakelako telefonoen sareak mututzen dituenean irrati txikiek biziak salbatzeko ezinbestekoak direla gogoratzera etorri da Euskal Herrira. Pausu Media gobernuz kanpoko erakundearekin batera, laguntza kanpaina hasi dute, Haiti eta Txileko komunitate irratiok berriz altxatzeko.
Nazioarteari dei egin dio Amarcek elkartasuna agertzeko, eta Haitin eta Txilen kalteturiko guneak berreraikitzeko horren garrantzitsuak diren irratiei laguntzeko. Agus Hernan Pausu Media Irungo erakundeko burua da (Gipuzkoa). Antxeta Irratia, Behe Bidasoako Hitza eta Hamaika Telebista egitasmoak sortzen parte hartu du, besteak beste. Duela bi urtetik, Amarceko kide da erakundea eta laguntza egitasmoak bultzatu ditu munduan, irratigintza eta genero berdintasuna ardatz.

BELASKOKO MUNDUA:
Martxoaren 15, 16, 17 eta 18an Kulturartekotasunaren bigarren astea burutuko da Belaskoenean. Bertan 25 nazio ezberdineko jendea bilduko dira. Belaskotik mundura eta Mundutik Belaskora izenpean antolatu dituzte hainbat jarduera lau egun hauetan zehar.



BADATOR TXINGUDI KORRIKA, MARTXOAREN 13AN:
Lasterketaren XIIgarren aldia antolatu dute BAT (Bidasoa Atletiko Taldea) eta Antxeta Irratiak, Hendaiatik, Hondarribiko Hondartza Kiroldegiraino, Irundik pasatuz.
Ikusi tamaina handian Embed Jarri bideo hau zure atarian
LUR SAGAR DANTZA IKUSKIZUNA HENDAIAN:
Dantza ikuskizun eder eta atsegina da Lur Sagar. Hiru koreograforen hiru lan biltzen dira bertan, lur-sagar edo patataren hariak lotzen dituena:‘En Jaar Eden’, Gäel Domenger; ‘Songeurs’, Christophe Garcia eta ‘Earth Apples’, Itzik Galili.
Ikusi tamaina handian Embed Jarri bideo hau zure atarian
JAIZKIBELEN SUTEA IZAN DA, ANTENETATIK ITSASORANTZ:
Antenetatik itsasora bidean zabaldu zen sua, Arranbilera bidean. Larunbatean, 22:00ak inguruan hasi zen sutea, eta suhiltzaileak 06:00ak arte izan ziren lanean sugarrak itzaltzen.

OTSAILA, AFRIKAREN HILABETEA HENDAIAN:
Otsailaren 2tik 27ra, Afrikaren hilabetea da mediatekan. Ipuinak, animazio filmen proiekzioak, haurrentzako irakurketak, Danielle Loisel-en mintzaldia basamortuari buruz, kontzertua eta perkusio ikastaroa, Planète Ecoles elkartearen eta Marko-ren azken albumaren erakusketa...

DENA PREST INAUTERIETAKO:
Kaleak kolorez jantziko dira asteburu eta datorren aste honetan, inauteriak direla eta. Hainbat ekimen antolatu dira Irun, Honddarbi eta Hendaia aldean.
Ikusi tamaina handian Embed Jarri bideo hau zure atarian
GREGORIO BERROTARAN, HONDARRIBIKO ARTZU BASERRIKOA:
Historia handia duen Hondarribiko Artzu baserrian jaio zen Gregorio Berrotaran. Baserri giroan bizi izan zuen haurtzaroa, eta 16 urte zituela Ternuara, Terranobara joan zen bakailao arrantzara. 10 urte egin zituen lanbide gogor horretan.

Abiadura Handiko Trenari ezetz esan zioten 15.000 lagunek Hendaia-Irunen:
Milaka lagunek egin zuten bat larunbat arratsaldean Hendaia eta Irun artean Abiadura Handiko Trenaren aurka egin zen manifestazioarekin. Antolatzaileek nabarmendu dutenez, Euskal Herriak horrelako azpiegiturarik ez duela nahi erakutsi zuten. 15.000 lagun inguru bildu ziren.“AHTrik ez! Proiektu txikitzaileak gelditu” lelopean.
Gizarte alor desberdinetako milaka lagun bildu ziren eta Hendaiara sartzeko bideak blokeatu egin ziren, jende uholdea tarteko. Martxa 16.30ean abiatu zen eta 17.20ean geltokian oraindik jendea zegoen ateratzeko zain. Burua Irungo Iparralde Etorbidean zegoela abiatu ziren azken manifestariak geltokitik. Antolatzaileen arabera, 15.000 pertsona bildu ziren.
Ikusi tamaina handian Embed Jarri bideo hau zure atarian
Pellot kortsarioak ireki ditu Bixintxo bestak Hendaian:
Herriko eskola publikoetako haurrek Pellot eta Neskatxa izeneko desfilea egin dute, eta Danborradak hartuko du besten protagonismo nagusia.
Urtebete itxoin dute hendaiarrek Pellot kortsarioak urtarrilean bere jaioterrira egiten duen bisitarako. Le Filibustier eta Le Renard Basque (Euskal Azeria) goitizenez ezagututako kapitain hendaiarraren itzulerarekin, Bixintxo bestak hasten ditu urtero.
Ikusi tamaina handian Embed Jarri bideo hau zure atarian
THE SPARTEENS:
The Sparteens, Hendaiakoak dira, hiru mutil eta neska bat, eta haien helburua ye-ye estiloa berritzea da. Horretarako, ez bat ez bi, "tradizio gogorreko" kantak hartu eta estilo horretara egokitzen dituzte.
Denarekin ausartzen dira: Nirvanarnen In Bloom, Sex Pistolen God Save the Queen, Zu atrapatu arte, Kortatu; Ikusi eta ikasi, Delirium Tremens, Egunsentian, Kuraia, La Pollaren Txus, Su ta garren Jo ta ke.
Ikusi tamaina handian Embed Jarri bideo hau zure atarian
ABENDUAK 19, IRUNGO GAZTE EGUNA:
Larunbatean, abenduak 19, Gazte Eguna burutuko dute Irunen.Pasa den asteburuan aurkeztu zuten prentsaurreko baten bidez gazte eguneko egitaraua eta Moskuko tabernetan ezarri duten erakusketa. Dei egin diete urte guztiotan gazte mugimenduaren zati izan diren guztiei Gazte Egunean parte hartzera.

BIDASOALDEKO JOALDUNAK:
Orain dela 11 urte, Bidasoaldeko joaldunak sortu ziren, alde batetik Iturengo eta Zubietako joaldunen laguntzarekin eta beste alde batetik, Baionako beste talde batenarekin ere. Pare bat urte pasa ziren dena antolatu eta prest jartzeko.
Ikusi tamaina handian
Embed Jarri bideo hau zure atarian
BETTI-GOTTI ELKARTEA:
Betti-Gotti euskara eta kulturaren aldeko elkarte bat da eta Irun eta Hondarribi aldean lan egiten dute. 2004garren urtean sortu zen euskal udaleku batzuen desagerpenaren ondorioz.
Ikusi tamaina handian Embed Jarri bideo hau zure atarian
MUGARIK GABEKO SUHILTZAILEAK:
Hendaiako mugarik gabeko suhiltzaileen arduradunakin egon gera.
Hendaiako hainbat suhiltzailek, gobernuz kanpoko erakunde honekin urteak daramatzate lanean. Nicolas Regerat, Hendaiako suhiltzaile buruak azaltzen duenez, "Perun auzo pobretan laguntza eskaini eta bertako suhiltzaileak laguntzeko proiektua da zaharrena". Baina Senegal, Indonesia, Maroko eta Madagasakar irlan ere kooperazio proiektu berriak abiatu dituzte.

FAISAN UHARTEA:
Konpantzia edo Faisaien Uhartea Bidasoa ibaiaren bokaletik gertu dagoen uhartea da. 2 km2 da luze-zabal. Aitzina Hondarribiaren esku egon zen baina gaur egun Irun eta Hendaia hirien esku dago. Hiri bakoitzak sei hilabeteetan zehar uhartea zaintzeaz arduratzen da.
Ikusi tamaina handian
Embed Jarri bideo hau zure atarian
AMETSA ABESBATZA:
Ametsa abesbatza 1957ko hasieran sortu zen. Hainbat talde ezberdin biltzen dira elkarte honetan, Betiko Ametsa, Ametsa, Ametsa Gazte...
Santiago auzoan aurkitzen dira eta edonorrek partu hartu dezake bertan.
Ikusi tamaina handian Embed Jarri bideo hau zure atarian
AFAGI Elkartea:
AFAGI elkartea 1991ean jaio zen eta Gipuzkoa mailan lan egiten dute. Alzheimerra daukaten pertsonei eta beraien senideei laguntza eskaintzen diote elkarte honetan.
Ikusi tamaina handian Embed Jarri bideo hau zure atarian
IRUNABAR Elkartea:
Urtebete bada Irunen Irunabar elkartea sortu zenetik
Irunen bertsoaren bilgune izateko sortu zen Irunabar elkarteak, gure herrian sumatzen genuen hutsune bat betetzeko asmoa zuen, hau da, bertsoak dituen bide ezberdinen bilgune izatea.
Bertsozaletasuna indartzea, bertsozaleak biltzea eta bertso eskolak lagundu eta sortuz, etorkizunean Irunen bertsolaritza ziurtatzea ziren, besteak beste, Irunabarren helburu nagusienak.

AEK:
AEK helduen euskara irakaskuntzan diharduen erakundea dugu. Euskaraz mintzatzen, irakurtzen eta idazten irakatsi eta euskal kulturan sakontzeko aukera eskaintzea da AEKren zeregina. Milaka ikasle izan ditu azken urteetan, ehunka euskaltegitan kokaturik, Euskal Herri osoan. Hori dela eta, AEK da, ezbairik gabe, helduen euskalduntze alfabetatze alorrean erakunderik hedatuena. Euskara eta euskal kulturaren alde lanean jardun duen urte hauetan guztietan, AEK-k metodologikoan pauso nabariak eman ditu, euskararen ikas-irakaskuntzaren kalitatea hobetzeko, baita emaitzak eraginkortzeari begira ere. AEKren eskaintza ez da mugatzen dituen euskaltegietara; horiez gain, elkarte, talde, ikastetxe eta enpresentzat ere ateak zabalik ditu, norberari hoberen datorkion plangintza eskaintzeko.
Ikusi tamaina handian
Embed Jarri bideo hau zure atarian
E.I.B.E.
Irabazasmo gabeko E.I.B.E elkartea, Euskal Izurde eta Balezaleen Elkartea, Euskal Herriko itsasbazterrean dauden zetazeoen ikerketa eta kotserbaziorako plataforma bat sortzearen beharraren ondorioz sortzen da.
E.I.B.E.-ren zeregin nagusia, itsas animalia hauei buruzko ezagutza handiagotu, jasotako emaitzak zabaldu eta gizarte mailan hezkuntza lana egitea da.
Ikusi tamaina handian Embed Jarri bideo hau zure atarian
ERREGINAREN BALUARTEA:
Hondarribiko alkate Aitor Kerejetak joan den astean iragarri bezala, joan den astelehenean hasi ziren San Nikolas baluarte inguruko zaharberritze lanak. Horretarako, 2009ko abenduan Udalak bertako baratza baten jabeari lursaila erosi zion eta Gipuzkoako Elizbarrutiak aldamenean dagoen 1.200 metro karratuko lursaila eman dio berrikitan.

GAZTELU ZAHAR:
Jacques Alleaume, Frantziako Erregearen ingeniaria, 1618ko uztailaren 15ean iritsi zen Hendaiara, Hondarribiko gotorlekuaren parean, hirierdian gaztelu harresitu baten eraikitzeko (Gaztelu-Zahar).
Baionako Fort de Floripe-eko presoak askatu eta Hendaiara eraman zituen gazteluaren eraikuntzan esku-lanaren baliabidea emendatzeko. Baina 20 urtez gotorleku hau eraikitzen aritu ondotik ere, inoiz ezin izan zitzaion lanari amaiera eman.
Hondarribiko hiritarrek, behin eta berriro ekiten baitzuten gotorleku honen aurka. Kainoiak Puntal auzora jaitsi eta bertatik bonbardatzen zituzten hendaiarren interesak. Gerora, frantses eta espainiarren arteko gerlak, Hondarribiko hiriaren setioa eragingo zuen. Eta gotorlekuaren proiektua erdibidean geratu zen.

HONDARRIBIKO PILOTA ESKOLA:
150 bazkide eta besta hainbat lagun biltzen ditu Hondarribiko pilota eskolak. Alde batetik, infantil, kadete eta jubenil mailako txapelketa probintzialetan parte hartzeko aukera ematen du, baita ere astean zearreko ikastaro monitorizatuak daude, formakuntza eta sustapen jarduerak euskal pilota kirolaren inguruan, eta udako ikastaro ezberdinak. Beste alde batetik, Hondarribiko pilota eskolak, pilotaren munduan, eskola adineko nesken artean zabaldu nahi du eta horretarako burubelarri dabiltza lanean.
Ikusi tamaina handian Embed Jarri bideo hau zure atarian
KEMEN DANTZA TALDEA:
KEMEN Dantza Taldea 1973 urtean sortzen da, Irun-Hondarribiako Txingudi Ikastolako gurasoen ekimenez. Urte batzuk beranduago, taldea bitan erdibitzen da. Batetik Ikastolako taldea, Adaxka Dantza Taldea (dantzarien harrobia) eta Kemen, helduen taldea.
Bi talde hauek, formalki bananduta egon arren, dantza proiektu amankomuna garatzen dute. Ikastolako Adaxka taldea, 200 neska-mutikoz osatuta, proiektuaren etorkizuna da.

LUMA ALDIZKARIA:
Luma aldizkariak Irunen du egoitza, Dunboa auzoan eta beraien lehen alea 2002ko urtarrilean atera zen.
Lumak, euskaraz eta Euskal Herriko ikuspegitik landutako edukiekin merkatuan posizioa indartu eta normalizazioari eremu berriak irabaztea du helburu. Gainera, euskara ikasten ari direnentzat lagungarri, irakaskuntzan ari direnentzat tresna osagarri eta guztiontzat dibertigarri izan nahi du.

HENDAIAKO MUTXIKO ELKARTEA:
MUTXIKO Elkartea Hendaiako lagun talde batek sortu zuen 1996-ko apirilean. Taldea, ohizko euskal dantza eta musika tresnaz osaturiko ikuskizuna eskeintzen duten dantzari helduez osatua dago.
Elkartearen helburua Euskal Herriko ohizko dantzak ikastea, irakastea, dantzatzea eta hedatzea da.
SAINDUA GAZTELEKUA:
Proiektu eta proposamen ezberdinak aurrera eramateko laguntzez gain, Saindua gaztelekuak, ikastaroak, tailerrak, irteerak, argazki laborategiak, ikasgelak, interneta,bideoa, karaokea eta beste hain beste gauz eskeintzen ditu.Hondarribin aurkitzen da gazteleku hau, Jaizkibel etorbidean zeazki.


Irratsaioak 

