Airez Aire
Airez AireSaio musikala, euskal taldeei eginiko elkarrizketak, diskoen aurkezpenak eta musika aktualitatea.
Maia Muruagak zuzendutako emanaldia.
HESIAN:
Hesian taldea Sakanan sorturiko talde bat da, 2006garren urtean eta beraien letrek, gai sozial eta politiko zein pertsonalak jorratzen dituzte. Une honetan, taldea 2010eko udaberrian kaleratuko den bere hirugarren lanaren abestiak amaitezn ari dira.
Ikusi tamaina handian Embed Jarri bideo hau zure atarian
BEGIZ BEGI:
Begiz Begi taldea Miarritzetik dator eta akordeoi jotzaile batek eta biolinista batek osatzen dute taldea. Noizean behin gitarra soinuak ere sartzen dituzte beraien abestietan eta ahotsa ere badute.
Ikusi tamaina handian Embed Jarri bideo hau zure atarian
ZEREN ZAI:
2004 urtearen bukaeran kokatzen da Zeren Zai taldearen sorrera, alor desberdinetik etorrita, pop-rock proiektu bati ekiteko asmoz bildutako bost lagunen eskutik. Hilabete batzuetan hainbat kantu konposatu eta bildu ondoren, 2005 urtearen amaieran bere lehen lana plazaratu zuten, “Gure uhartea”, zuzenean grabatua. 2006an zehar bi taldekideren aldaketaren ondoren, “Lur berrietara” diskoa argitaratu zuten 2007ko udan, estudioan grabatutako lehena.Azken urteotan, uhartetik lur berrietara bidaiatu ondoren, ibilbidean aurkitutako “Ametsei koloreak margotuz” aurkezten zaigu oraingoan Zeren Zai, bere hirugarren lanarekin.
Ikusi tamaina handian Embed Jarri bideo hau zure atarian
XARMA:
Xarma taldea 2007garren urtean sortu zen, beste musika talde batzuetako partaidez osatuta. Esperientzia bereganatutako talde heldua da Xarma, zuzeneko indartsu batekin eta rocka hainbat estilorekin uztartzen duena.

ESNE BELTZA:
Fermin Muguruzaren azken biran mundu erditako hoteletako logeletan sortzen ziren solasaldietatik sortzen da Esne Beltza. Musikari ezagunak daude taldean, Etzakit, Joxe Ripiau, Izotz eta Su Ta Gar taldeetako partaideak. 2008garren urtean kaleratu zuten "Made in Euskal Herria" izeneko diska eta orain dela gutxi atera berri dute "Noa" diska, Andoaingo Garate estudioetan grabatuta.
Ikusi tamaina handian Embed Jarri bideo hau zure atarian
DAMBA:
Damba taldea Iparralde, Hegoalde, Kuba, Venezuela eta Madrilgo 11 musikariz osatuta dago. Beraien abestietan rumba, bluesa, punka, reggaea, funka, rocka eta musika elektronikoa nahasten dituzte. Musika hau oso aproposa izan daiteke festarako, hizkuntza ezberdinetan kantatzen bait dute: euskeraz, katalanez, brasilgo portugesez, frantsesez, ingelesez eta erderaz. "Y si rompo mi camino" diska 2008 ko abenduan argitaratu zutenetik kontzertu dexente eman dituzte Iparraldean, Hegoaldean, Frantzian eta Espanian.
Ikusi tamaina handian Embed Jarri bideo hau zure atarian
PATXI GARAT:
Patxi Garat Donibane Lohizunen jaio zen 1981garren urtean. 2006garren urtean atera zuen bere lehen diska "S'embrasser" izenarekin eta orain dela hilabete bat kaleratu berria da bere bigarren diskoa "Amour Carabine" izenpean. "Star Academy" telebista saiotik atera zen artista hau.
Ikusi tamaina handian Embed Jarri bideo hau zure atarian
BETAGARRI:
Kalean dago Betagarriren azkeneko lana "Bizitzari Txistuka" izenekoa, 14 abesti berriekin eta ska eremutik, rock eremuraino doazen doinuekin. Esan dezakegu zortzigarren diska hau, orain arte atera duten diska lasaiena izan dela.
Ikusi tamaina handian Embed Jarri bideo hau zure atarian
U.K.BILL:
U.K.Bill 2005ean sortu zen Utikan, Asgarth eta Lauroba taldeetako jendea bilduz. Taldea Rafak (ahotsa, gitarra), Oierrek (gitarra), Ikerrek (baxua) eta Unaik (bateria) osatzen dute. Beraien lehen diska "U;K;Bill" 2007garren urtean plazaratu zuten Añorghetto zigiluaren bitartez. 2009garren urtean bigarren diska atera zuten "Paradisu Sekretua" izenpean.
Ikusi tamaina handian Embed Jarri bideo hau zure atarian
RUPER ORDORIKA:
Ruper Ordorika Oñatin jaio zen 1956garren urtean. Betidanik, musika zalea izanen dugu eta hamabi urterekin Gasteizera joan zen bizitzera. Bertan, kantak euskaraz idaztera eta euskal kantutegi zaharra ikastera joan zen. 1980garren urtean, bere lehen diska atera zuen "Hautsi da Anphora" izenpean. 2009ko Azaroaren erdialdera argitaratu zen Brooklyn-en grabatutako diska, "Haizea Garizumakoa" izenpean, hamabi abestirekin.
Ikusi tamaina handian Embed Jarri bideo hau zure atarian
JABIER MUGURUZA:
Jabier Muguruza 1960an jaio zen Irunen, eta bost urte zituela musika munduan murgildu zen, akordeoia jotzen. Zazpi urterekin Europako txapelketa eskuratu zuen instrumentu horrekin, Holandan, haurrentzako kategorian. Gerora, Frantzian, Italian eta Alemanian irabazi zuen lehiaketa hori.
2009garren urtean atera zuen bere azken diska "Taxirik ez" izenpean. Konposaketa guztiak, berek dira.
Ikusi tamaina handian
Embed Jarri bideo hau zure atarian
DOCTOR DESEO:
Doctor Deseo taldea 1980garren hamarkadan sortu zen Bilbon eta rockaren arloan kokatzen da. 2010eko Apirilean atera dute beraien diska berria, "Deseo, Cartografía imposible" izenarekin. Diska Iñaki Uohoren Muxik estudioetan grabatu da eta Apirilak 16an eman zioten hasiera "Cartografía imposibleren" tourrari.
Ikusi tamaina handian Embed Jarri bideo hau zure atarian
JOKIN LARRAZA, "JOK":
Orain dela urte batzuk Uncle Mussels grunge taldeko burua izan zen Jokin Larraza tolosarra. Oraingoan Jok sortu du, kutsu akustikoa duen proposamena."Inoiz baino hobe" izenpean atera du lehen diska, eta bertan dauden abesti guztiak 1997 eta 1999garren urte bitartean idatziak dira. Eñaut Balentziaga (Bateria) eta Xabi Strubell (Gitarra eta Baxua) musikarien laguntzarekin, kantei hautsa kendu zien Jokinek.
Ikusi tamaina handian Embed Jarri bideo hau zure atarian
FLAKUTT:
Flakutt taldearen sorburua ezagutzeko, 1990era jo beharko genuke, Uharten txalaparta tailerra sortu zelarik. Txalaparta garatuz joan zen, hainbat musikariren laguntzarekin, baita beste arlo artistiko batzuekin batera ere, hala nola, dantzarekin, eskulturarekin, antzerkiarekin, performance bideekin...
Musika elektronikoa txalapartarekin uztartzeko aukerak liluratuta, Flakutt taldea sortu zuten.
Ikusi tamaina handian Embed Jarri bideo hau zure atarian
DESORDUTAN:
Desordutan etorri izan ohi dira ideiarik onenak. Desordutan... bapatean eta abixatu gabe. 2005garren urtean jaio zen laukote hau Tolosan. Lehen kontzertua bertan eman zuten, Bonberenean 2006garren urtean. 2009ko udan beraien lehen lan luzea kaleratu zuten "Eromena zor dizut" izenpean.
Ikusi tamaina handian Embed Jarri bideo hau zure atarian
ZE ESATEK:
Ze Esatek taldea berriz bueltatu da. Lehengo urteko arrakasta ikusita, diska berri bat atera dute, 13 abestiz osatua. 2009garren urtean 50 kontzertu eman zituzten Euskal Herri guztian eta baita Katalunean ere.
Ikusi tamaina handian Embed Jarri bideo hau zure atarian
BAD SOUND SYSTEM:
Bad Sound System, Undergroove Selecta eta Revolutionary Brothers & KinG Konsul, Mexiko DFn, Guadalajaran, Queretaron, San Cristobal de las Casas eta Tuxtlan aldera bidaiatuko dute egun hauetan.
Ikusi tamaina handian Embed Jarri bideo hau zure atarian
BIZARDUNAK:
Bizardunak taldea bederatzi pertsonek osatzen dute, gehienak nafarrak. Beraiek esan bezala Folk Euskalduna eta Radikala eginten dute eta horretarako, bost irlandar abesti tradizionalez eta beraiek egindako lau kantaz osatu dute diska.
Ikusi tamaina handian Embed Jarri bideo hau zure atarian
POTEMKIN:
Beharturiko 2 urtetako geldialdiaren ondoren, Potemkineko makineria martxan jarri da eta arriskutsua bezain hilgarria den album bat kaleratzeko gai izan da. "Gauaren Zaindariak" deitzen da azken diska hau eta bertan, 12 abesti entzun ditzakegu.
Ikusi tamaina handian Embed Jarri bideo hau zure atarian
LAIA:
Laia taldea, 2006ko apirilan sortu zan. Hasieran, bi abestiko maketa bat egin zuten, DJ Axularren laguntzarekin. Egun baten grabatu eta hurrengo egunean masterizatu ondoren, lagunei banatzea erabaki zuten. Denbora pasa ala, Muted-ekin diska bat prestatu zuten.
Ikusi tamaina handian Embed Jarri bideo hau zure atarian
ETXE:
Azaroan kaleratu zuen Etxek disko berria. Barruan 11 abesti dauzka eta "Heldu Eskutik" izenburuarekin kaleratu du Baga-Biga diskoetxearekin. Anje Duhaldek eta Roberto Mosok (Zarama) parte hartu dute bi kantutan eta Mikel Laboari eskeinitako kantu bat ere badu.
Ikusi tamaina handian
Embed Jarri bideo hau zure atarian
AMAIA ZUBIRIA:
Euskal folk "berriak" emandako emakumezko abeslaririk garrantzitsuena. Haizea talde aitzindariko kantariak, 30 urteko ibilbidean, bakarkako lanak eta beste musikariekin osatutako egitasmoak tartekatu ditu. Kantaera dotore eta sakonaren jabe izanik, ez da harritzekoa haren ahotsa hainbat film eta beste hainbat euskal artistaren diskoetan entzutea.
Zubietan (Gipuzkoa) jaio zen Amaia Zubiria, 1947an. Aita sekula plazarik egin ez zuen ahots bikaineko bertsolaria eta ama kantuzale iaioa izanik, txikitatik jaso zuen kanturako zaletasuna.
Ikusi tamaina handian Embed Jarri bideo hau zure atarian
SU TA GARREN 20 URTEAK:
Su Ta Gar taldea Eibarren sortu zen lau lagunen artean. Orain dela urte bete, 20 urte ospatu zituzten eta bi hamarkadetako ibilbideak laburbildu nahi izan zituzten zuzeneko CD bikoitz eta DVD batekin.
Ikusi tamaina handian Embed Jarri bideo hau zure atarian
BERRI TXARRAKEN DISKA BERRIA "PAYOLA":
1994garren urtean sortu zen Berri Txarrak taldea Lekunberrin (Nafarroan). Taldeak sei disko eta dokumental bat kaleratu ditu orain arte. Euskal Herriko rock eszenatik abiatuta, munduan zehar hainbat bira egin ditu jada hirukote honek.
2009ko Apirilean Chicagora jo zuen taldeak seigarren diskoa grabatzeko asmoz: "Payola".
Ikusi tamaina handian Embed Jarri bideo hau zure atarian
BETAGARRI:
Betagarriren hastapenak 1993. urtean kokatu behar ditugu. Urte hartan beraien lehenengo maketa izango zenari forma eman behar zioten abestiak prestatzen hasi ziren.
Bateria, baxua, bi kitarra, tronpeta, saxofoia eta tronboiaz osaturiko behinbetiko formazioa izango zena profilatu ondoren, bi urte eman zituzten hainbat jaialditan beraien zuzunekoa aurkezten, eta azkenean, 1997. urtean "BETAGARRI" izeneko beraien lehenengo diskoa kaleratu zuten.
Orain dela gutxi, beraien azken lana atera zuten "Bizitzari Txistuka" izenekoa, 14 abesti berrikin.
Ikusi tamaina handian
Embed Jarri bideo hau zure atarian
SEXTY SEXERS:
SextySexers 2001. urtean Beran sortutako euskal rock musika taldea da. Hasiera batean Ameba izena zuten, baina 2005eko ekainean SextySexers izenarekin jotzen hasi ziren.
2009ko irailaren erdialdean, Sexty Sexersek bere hirugarren diskoa kaleratuko du, "Hero Mantra" izenekoa Volcom Entertainment diskoetxe kaliforniarrarekin.
Ikusi tamaina handian Embed Jarri bideo hau zure atarian
BENITO LERTXUNDI:
Benito Lertxundi Orion jaio zen, 1942ko urtarrilaren 6an. Bera izan zen sendi apal bateko bederatzi anai-arrebetatik azkena.
1971n kaleratu zen bere lehen disko luzea, Benito Lertxundi beste izenik gabe. Single bilketa zen berez: gitarra hutsez abesten zituen bere hasierako borroka eta maitasun kantak, herrikoiak eta sortuak nahasturik, gaur musikalki injenuo samarra iruditzen bazaigu ere. Azkenengo diska "Itsas Ulu Zolia" izenpean atera zuen.
Ikusi tamaina handian Embed Jarri bideo hau zure atarian
MAHASTER RIVER:
Mahaster River taldea 2004ko Abenduan sortu zen. Bertan Bergarako talde ezberdinetan ibilitako Unai Azkarate (ahotsa eta gitarra elektrikoa; 5P4 eta Fly Shit-eko kide ohia), Fernando Laskurain (12 sokatako gitarra elektrikoa; Los The House eta Fraggel Rock taldetan ibilitakoa) eta Mikel Azkargorta (baxu elektrikoa; Satira Anticlerical, Saturno eta Cool Panic-eko kide ohia) bildu ziren, proiektu berri bati forma emateko asmoarekin. Hasierako hilabetetan kantuak ekoizten eta taldearen norabidea eta norantza finkatzen jardun ostean, 2005ko abenduan egin zuten debuta eta ordutik non nahi joten ibili dira.
Ikusi tamaina handian Embed Jarri bideo hau zure atarian
WILLIS DRUMMOND:
Willis Drummond, Baionan sortutako Rock taldea da. Bertako taldekide batek, lehenago Skunk Ska taldean jo zuen. 2007an, beraiek ekoizturiko Anthology diskoa kaleratu zuten. 2009an, Bidehuts zigiluaren laguntzaz, disko berria kaleratu dute, honen izena taldearena bezalaxe izanik.
Ikusi tamaina handian Embed Jarri bideo hau zure atarian
STUPENDA JONES:
Stupenda Jones taldeak urteetan zehar Nafarroako eta Arabako mugak zeharkatu duen rocka egiten du. Sakandar hauek, Olazti eta Altsasu herrikoak, bi hizkuntzetan aritzen dira: euskaraz eta gaztelaniaz.
2004. urtean beren lehenengo lana kaleratzen dute Brigada Criminal taldearekin batera; disko honen izenburua Osti Bi da eta bertan Stupenda Jones taldeak sei abesti sinatu zituen, hauen artean aipagarrienak Eguzki Lorea eta No quiero ser como tú. 2006. urtearen amaieran eta 2007. urtearen hasieran lan berri bat aurkezten dute, Etorkizuna Lehertu, beren lehenengo lana bakarrik. Etorkizuna Lehertu kaleko rockaz beterik dago, hamaika abesti gehi bideo pista bat ditu, erritmo eta aldaketa gogorrekin. Lan honekin taldeak rock & rollaren gordintasuna, erraztasuna eta indarra erakutsi nahi ditu, hitz konprometituak erabiliz, azken lanean bezala, baina oraingo honetan estilo eta soinu landuagoekin eta zehaztuagoekin. Bi lan hauekin Euskal Herriko plazetan, gaztetxetan eta tabernetan zehar ibili dira eta atzerriko batzuetan baita ere. 2008. urtean taldeko baxu-jotzaileak (Iñakik) Stupenda Jones utzi eta orduan taldeak ordezko bat bilatzea erabakitzen du; baina eginkizun ezberdinengatik eta denbora faltagatik taldeko gitarrak, Xabik, bere gitarra uztea erabakitzen du eta baxuarekin hasten da. Honen ondorioz, hirukote bezala egindako kontzertuak eta beraien artean dagoen kidetasuna kontutan hartuz taldea mantentzea erabakitzen dute. Momentu hauetan hirugarren diskoa prestatzen ari dira, baina beti ere zuzeneko emanaldiekin jarraituz.
Ikusi tamaina handian
Embed Jarri bideo hau zure atarian
ATOM RHUMBA:
Atom Rhumba, 1995ean sortu zen Bilbon. Taldeak, rocka du osagai nagusi; Amerikako musika beltzaren eta 50 eta 60. hamarkadetako musikaren eragina du, eta, harekin batera, espontaneitatearen arma zorrotza. Kantuz kantu ematen da transmutazioa, reubikazioa.
Atom Rhumba taldean ez dago etsitako nahasmendurik, unibertso atomikoaren kalkulua baino ez dute. Bi euskarri ditu: digipacka eta binilo bikoitza gordetzen duen karpeta irekia (bonus extra kantu batekin). Kaki Arkarazok grabatu eta nahastu du.
Ikusi tamaina handian Embed Jarri bideo hau zure atarian
BIDE ERTZEAN:
Pop doinuak dira nagusi Bide Ertzeanen lehen diskoetan. Harik eta 2000 urtean, “Grisa” diskoa argitaratu zuten arte. Rock doinuetan ere, Tolosaldeko boskotea ondo moldatzen dela frogatzen duen diskoa.
Geroztik, eta Joserra Senperena donostiar pianojolearen laguntzaz, boskotearen zuzenekoak indarrean, sendotasunean eta sentsibilitatean irabazi dute. Sormenean ere, aurrerapauso handia eman du taldeak azken urteotan. 36ko gerran oinarritutako “Non dira” disko goraipatua da, honen guztiaren lekuko.
Urtez urte, ibilbide koherente bat osatu dute. Eta kantuz kantu, euren proposamena findu, euren estiloa zehaztu eta euren ibilbidea sendotzea lortu dute. Ukitu propioa lortu dute, berezkoa. Beste taldeetatik bereizten den zigilua. Eta hori da talde batek egin dezakeen ekarpenik handiena. Iturri zaharretik, ur berria edanez, proposamen propio baten jabe egitea. Bide Ertzean

IMUNTZO ta BELOKI:
Imuntzo eta Beloki trikiti bikoteak (Azkoitia, 1969/ Zaldibia, 1956) Gauaren helduan CDa kaleratu berri du Elkarren eskutik. Seigarren diskoa osatu dute azken honekin. Hamabost urte joan dira elkarrekin hasi zirenetik. Etxekoengandik musikaren eta bertsoaren sena jaso zuten arren, euren seniderik ez da plazan ari izan iraganean. Imuntzo eta Beloki bikotea bai ordea, gustura ari dira plazaz plaza, tamainan betiere. Aldian dantza askatuan aldian lotuan, eta beti umore onean.
Imuntzo eta Beloki bikoteak trikiti klasikoaren bidean segitzen du plazaz plaza. Azpeitiko San Jose jaialdian jo dute udaberriaren atarian, Ugaon eta Azkainen berriki. Hasia da denboraldia beraientzat: saio motza bada bikote gisa, bestela taldearekin. Ohiko musikariekin ari dira. Maider Ansa kantaria da azken diskoan lagun berria: “Eskaerak badira, berarekin ere plazan aritzeko prest gaude” dioskute. Disko berri honen letra gehienak Belokik idatziak dira, Andolin Eguzkitzaren eta Amets Arzallusen letra bana ere badira. Doinuen moldaketak berriz, Imuntzoren eskutik datoz.
Ikusi tamaina handian Embed Jarri bideo hau zure atarian
JOSETXO GOIA ARIBE:
Josetxo Goia-Aribe saxojole nafarra dugu. Musika arloan eta batez ere hainbat estilotan parte hartu ondoren, egun batean bere musika sortzea erabakiko du, sei disko egitera eramanen duen etapa hasiaz.
Bere azken ordeko diska, bortzgarrena "Los Pendientes de la Reina" Emakume baten oroimena dugu. Hemen berriz ere tradizioa eta gaurkotsuna eskutik datozkigu, emakume presentzia aski nabarmena delarik, aintzineko eta gaurko textuekin. Estitxu Pinatxo abotsa, Sorkunde Idigoras pianoa eta Luisa Maria Brito Kontrabajoa izan dira lan hau burutzeko josetxo Goia-Aribe lagundu dutenak, Baita Diana Campóo eta Guillermo McGillen laguntasunarekin.
Ikusi tamaina handian
Embed Jarri bideo hau zure atarian
KAUTA:
Kauta taldea lau gaztek osatu zuten 2001ean, Andoainen. Ikastolako lagunak eta interesgune bera konpartitzen zutenak. Beste musika taldeetan ibili gabekoak ziren. Lehen agerraldia Andoaingo gaztetxean egin zuten 2002ko martxoan.
Jon Irurzunek (BAP) grabatu zuen lehen maketa, “Zaharrak berri” kantua tartean zegoela, 2003ko ekainean eta uztailean. Lehen diskoa, “Izan zaitez zu” (Oihuka), 2004ko urrian argitaratu zen eta harrera ona izan zuen. Kontzertuz betetako urtea izan zuten eta biraren bukaeran (2005eko azaroa) Xabi gitarrajoleak taldea utzi zuen.
Kauta taldearen bigarren diskoak “Biluzik” izenburua du. 2006ko abuztuan grabatu zuten Andoaingo Garate estudioan. Aurreprodukzioa, grabaketa eta nahasketa Haritz Harreguyren eskuetan utzi zituen Kauta taldeak, aurreko diskoan bezalatsu.
"Isladak", beraien hirugarren diskoan, hamaika kantu aurkezten dizkigute: kitarra disonanteak, ahots melodikoak eta oinarri erritmiko indartsuak armonia perfektuan.
Ikusi tamaina handian Embed Jarri bideo hau zure atarian
KEROBIA:
Kerobia 2001eko abenduan jaio zen Xabi Fernandez, Mikel Zorrilla eta German San Martin elkartzerakoan. 2003. urteko martxoa arte hirukote bezala konposatu zituzten abestiak, baina orduan Karlos Ortiz baxujolea batu zitzaien. Urte horretan bertan grabatu zuten maketa eta Euskadi Gazteko maketa lehiaketako garaile izan ziren.
2004. urtean Kerobiak bere lehen lan luzea atera zuen, Kerobia izenekoa.Bigarren diskoak Rose Escargot izena du eta 2006. urtean kaleratu zen, Gor zigilupean hau ere. Disko honekin lortu zuen taldeak Euskal Herriko pop eskaintzaren barruan sendotzea, bere estilo pertsonal eta landuarekin.
Osotara 100 kontzertu baino gehiago eman ondoren, hirugarren diskoaren prestakuntzari ekin zioten. Taldeak 2008ko apirilaren 15ean argitaratutako agiri baten esan zuenez[1], taldeak SGAEren parte izateari utzi eta hurrengo lanak ekoizpen propioan oinarrituta izango ziren, Interneten webgunearen bitartez eskuragarri utziz.
Honenbestez, 2008ko apirilaren 29an webgunean doan deskargatzeko moduan aurkeztu zuten Materia organikoa eta gainerakoak, beraien hirugarren diskoa, trilogia baten parte izango dena. Lan honetarako German San Martinek taldea utzi zuen eta Mikel Isaba da orain teklatu jolea.Trilogia honen ildo nagusia zabor edukiontziek osatzen dute. Jadanik trilogia honen bi ale kaleratu dituzte eta 2010rako espero da hirugarren zatia. Denbora guzti honetan, estudioko grabaketa eta zuzeneko kontzertuak tartekatzen ditu Kerobiak.
Ikusi tamaina handian Embed Jarri bideo hau zure atarian
MAKALA:
Orain arte Makalaren berri izan ez dutenentzat, hona hemen pista batzuk. Zarautzen jaio zen 1970eko maiatzaren 23an Mikel Unzurrunzaga Schmitz, bere bi pasio nagusietan, surfa eta musika, oinarritu duena bere jarduera profesionala. Musikagintzan lehen urratsak 90. hamarkadaren hasieran eman zituen disko jartzaile gisa Makala goitizena erabiliz. Urteak pasa ahala bere emanaldiek gero eta musika anitzagoa bildu dute: afrobeatetik funkera, souletik reggaera, skatik hip hopera, boogalootik dubera, rocksteadytik jazzera, dena nahasita, xehetua, aise irensteko prest.Makala
Ikusi tamaina handian Embed Jarri bideo hau zure atarian
MIKEL URDANGARIN:
Mikel Urdangarin Zornotzan jaio zen 1971an eta kantautore euskalduna da.
Bertsolaritzan hasita, musikaren bidea hartu zuen geroago, gitarra eta ahotsaz baliatuta.Erraz entzuten dira haren kantak, nahiz eta konposizio lan handia egon atzean.
Hasierako bi diskoen, "Haitzetan" eta "Badira hiru aste", lan horietan dauden kanta batzuk jendeak oraindik ahapetik kantatzen ditu, askotan jakin gabe Mikel Urdangarinek sortutakoak direla, herrikoiak balira bezala kantak, beti-betikoak.
"Espilue" lanarekin entzulegoa handitu zuen nabarmen. Diskoak indar handia hartu zuen zalantzarik gabe."Bar Puerto" proposamena ausarta izan zen oso, "Espilue" lanak izan zuen itzalaren atzetik."Heldu artean", ostera, proposamen urbanoagoa izan zen, gauekoa eta epela. Baditu doinu alaiak ere, popetik hurren daudenak, "Oihana" edo "Negua", esate baterako.
2003ko martxoan Mikel Urdangarin bera egitasmo berri bat jarri zuen abian, "Zaharregia, txikiegia agian" CD-liburua. Kantak eta poema irakurriak daude bertan.
Honen guztiaren ondotik etorri zen "Dana", orain arteko azkena, sonoritate berri bat zuena helburu, atmosfera zabalak sortzea.
"Zubia", bere azken diskoak,badu zerikusia aurrekoarekin, baina era berean, erabat desberdina da."Zubia", ez da hainbeste istorioak kontatzen dituen diskoa. Istorioak baino, bertan areago daude sentsazioak, sentimenduak, egoera animikoak.
Ikusi tamaina handian Embed Jarri bideo hau zure atarian
OREKA TX:
Oreka Tx txalaparta taldea da, 1997an Harkaitz Martínez eta Igor Otxoa musikariek sortutakoa. Bikotea Kepa Junkeraren eskolatik etorritakoa da, eta denborarekin gero eta esperientzia eta ospe handiagoa hartu dute. Halaber, munduan zehar egindako bidaian beste musikari batzuekin edukitako harremanak jasotzen dituzte "Nomadak Tx" pelikula-dokumentalean.
Musika tradizionala abiapuntu, euren lana batik bat berritzailea da.
Ikusi tamaina handian
Embed Jarri bideo hau zure atarian
SUGAN:
Sugan, Beasaingo euskal musika talde bat da. Gaztea Sariak 07an sari bat jaso zuen. Bere abestirik famatuenak Itxura garestia, zarena zarelako eta irakurketa dira. Taldearen izen bereko lehen diska honetan, euskarazko eta gaztelaniazko abestiak tartekatzen dira. Taldeak dauzkan bereizgarri nagusiak pianoa eta ahotsak dira, melodia eta doinu lasaiak tartekatzen dituzte abeslarien ahots bikainekin. Pop musika dela esan daiteke. Abesti askok, amodioari buruz hitz egiten dute.
Ikusi tamaina handian Embed Jarri bideo hau zure atarian
THE KILLMINISTERS:
70. hamarkadan oinarritutako taldea da The Killministers: The Clash, The Animals...
Gitarra zorrotz eta garbi batzuk, presentzia handia duen baxu batekin uztartzen dira, garai haietan hamond teklatuak sortzen zituzten soinu bereizgarri haiek, Etorrek abesteko duen era bereizgarriarekin batzen da, 70. hamarkadako rock klasiko hura gaur eguneko talde batek sortarazten du. 2.000. urtean jaio zen talde hau. Bakioko laukotez osatua. 2.005eko apirilean, bost abestiko maketa interesgarri bat atera zuten.
Ikusi tamaina handian Embed Jarri bideo hau zure atarian
URGABE:
URGABEk 1995. urtean ematen ditu bere lehen pausuak musika munduan, Agus Barandiaran abeslariaren gidaritzapean. Hasiera batean, beste talde batzuen musika bersionatuz ematen ditu bere lehen kontzertuak, zuzeneko mordoa eskainiz eta EuskalHerri mailan taldearen izena ezaguna bihurtuz, horrela igarotzen direlarik taldearen lehenengo garai haiek. Lortutako oihartzunaren ondorioz, 1999. urtean, taldearen izen berbera zeraman lehenengo diskoa kaleratzen da “urgabe” (1999 Elkar), zuzenean eskainitako bertsio haien bilduma bat bertan grabatuz. Laster ordea, taldeak bere kantu propioak konposatzeari ematen dio lehentasuna, horrela, bertsioak alde batera utzi eta disko berriak ugaritzen joaten dira, honela kaleratuko zirelarik “hi bizi hadi” (2002 Elkar), “edan hemendik” (2004 Oihuka), eta azkenik taldearen emaitza berria “isilean” (2006 Oihuka). Azken batean eta taldearen historia laburtuz, hamaika urte bidean, lau disko, hainbat erakundeentzako egindako kantuak eta zuzeneko 800 kontzertu inguru, bai EuskalHerrian zein beste herrialde batzutan ere, laburtzen dute zenbakietan taldearen ibilbide oparoa.
Ikusi tamaina handian Embed Jarri bideo hau zure atarian

Airez Aire

