Bertsoak Punttuan
Bertsoak PunttuanBertsozaleen txokoa
Aitor Errazkin eta Gotzon Aizpioleak zuzenduriko emanaldia.
Bertso emanaldien bilduma eta protagonisten inguruko lekukotasunak.
BERTSO SAIOA URDANIBIA PLAZAN:
Uztailak 1ean, goizeko 11.30etan iraganen da bertso saio bat Urdanibia plazan, Beñat Gaztelumendi, Aitor Mendiluze eta Anjel Mari Peñagarikano bertsolariekin.
Ikusi tamaina handian
Embed Jarri bideo hau zure atarian
BERTSO DESAFIOA IRUN ETA LESAKA ARTEAN:
Ekainaren 4ean burutuko da bertso afaria Irunen, EKT elkartean, Irunabar elkarteak antolaturik. Bertso desafioa izanen da Lesaka eta Irunen artean eta publikoak berak bozkatuko du irabazlea.
Ikusi tamaina handian Embed Jarri bideo hau zure atarian
ARABAKO KUADRILA ARTEKO BERTSO TXAPELKETA:
Aramaiok irabazi du Arabako Kuadrilla arteko txapelketa, Kakiturri-Ehariren aurretik. Bertso Sorta kolektiboan berriz, Martin Ttipia gailendu da, Aldapazaleak eta Aramaioren aurretik. Gasteizen jokatu da finala, Landatxo gunean, 700 bertsozaleren berotasunean.
Bertso sorta kolektiboko taldeek eman zioten finalari hasiera: Aldapazaleak, Martin Ttipia eta Aramaioko taldeak. Hirurek arabari kantatu zioten, ikuspegi ezberdinekin. Ondo landutako lanak aurkeztu zituzten hirurek ere, antzerki dosi handiarekin eta jendeak gogotik txalotu zituen.
Ondoren bapateko finala etorri zen. Kakikurri-Ehari taldea: Juan Mari Juaristi, Rikardo Gonzalez de Durana, Asier Otamendi. Felipe Zelaieta eta Gaizka Urtaran. Aramaioko taldea: Manex Agirre, Andere Arriolabengoa, Iker Agirre eta Xabi Igoa. Entzuten, 700 lagun, Landatxo gunea bete-bete eginda. Ofizioka zortziko handi eta txikian, koplaka, bakarka, segidillan taldean... ariketa desberdinak egin zituzten. Behar bada, bakarkako biak izan ziren borobilenak. Bi taldeak paretsu ibili ziren eta azkenean Aramaioarrek eraman zuten txapela.
www.bertsoa.com

Ikusi tamaina handian Embed Jarri bideo hau zure atarian
BERTSO JAIALDIA OIARTZUNEN:
Igande honetan, Maiatzak 2, arratsaldeko 19.30etan, bertso jaialdi bat eginen da Oiartzunen, Udaletxeko Pleno Aretoan. Aitor Sarriegi, Alaia Martin, Xabier Silveira eta Amets Arzallus arituko dira kantatzen eta Egoitz Aizpuru Oñatiarrak jarriko dizkie gaiak.

BERTSO AFARIA OLA SAGARDOTEGIAN:
Apirilak 24ean burutuko da bersto afaria Ola sagardotegian. Bertan, Anjel Mari Peñagarikano, Andoni Egaña eta Sebastian Lizasok parte hartuko dute, eta gai-jartzailea Unai Elizasu izango da.
Ikusi tamaina handian
Embed Jarri bideo hau zure atarian
MAIALEN LUJANBIO ETA ANJEL MARI PENAGARIKANO AMAIA KULTUR ZENTROAN:
Apirilak 16ean egonen da bertso saio bat Amaia Kultur Zentroan, Anjel Mari Penagarikano eta Maialen Lujanbioren eskutik. Txingudi Ikastolak antolatutako saioa dugu hau eta 13.00etan burutuko da.
Ikusi tamaina handian Embed Jarri bideo hau zure atarian
JULIO SOTORENTZAT NAFARROAKO TXAPELA:
Alde handiz gailendu da Julio Soto Lesakan ospatu den 2010eko Nafarroako Bertsolari Txapelketaren finalean. 24 puntu atera dizkio Iruñeko gazte gorritiarrak bigarren geratu den Arkaitz Goikoetxeari. Ez da, beraz, buruz burukorik jokatu.
Hirugarren postua Estitxu Arozena lesakarrak eskuratu du eta ondoren, hurrenez hurren, Xabier Legarreta "Arano", Oskar Estanga, Eneko Lazkoz, Xabier Terreros eta Julen Zelaieta geratu dira.

Julio Sotok baserritarrei eskaini zien txapela, euskara eta bertsolaritzari eutsi diotelako:
Maite nautenen baimenarekin
nire txapela berari
garapenaren aroan sarri
mespretxatu izan denari
euskal kultura benetan zer den
erakutsi didanari
bertsolaritza eguneroko
jaki izan duenari
euskal baserritarrari.
NAFARROAKO BERTSOLARI TXAPELKETAKO FINALISTAK:
Salgai dira jada Lesakako finalerako sarrerak, hau da, Martxoak 20rako sarrerak. Zortzi bertsolarik hartuko dute parte Lesakako pilotalekuko finalean: Julio Soto (421 puntu); Arkaitz Goikoetxea (415 puntu); Xabier Legarreta "Arano" (404,5 puntu); Estitxu Arozena (397 puntu); Oskar Estanga (392 puntu); Xabier Terreros ( 390,5 puntu); Eneko Lazkoz (387,5 puntu); eta, Julen Zelaieta (385,5 puntu).

BAIONAKO BERTSO SAIOA:
Otsailak 13an egin zen Baionan bertso saioa, antzokian. Euskal Herriko Txapelketako finalistak egon ziren bertan. Ipar Euskal Herrian, azken 22 urtetan izan den bertso saiorik garrantzitsuena burutu zen.
Duela 400 urte sarraski handi bat gertatu zen Lapurdin. Frantziako Erregeak Pierre de Lancre bidali zuen Lapurdira sorginkeriarekin bukatzeko eta ondorioz, sorgin izatearen akusaziopean dozenaka lagun erail zituzten, horietatik gehienak emakumeak. Urteurren horren baitan, hainbat ekimen antolatu ziren eta horietako bat izan zen, pasa den bertso-saioa.

NAFARROAKO BERTSOLARI TXAPELKETA:
Urteroko hitzordua da Nafarroako Bertsolari Txapelketa eta indartuz doa urtez urte. Aurtengoan 27 bertsolarik hartuko dute parte, iaz baino bi gehiagok, eta horietako zortzi izango dira martxoaren 20an Lesakako pilotalekuan ospatuko den finaleko protagonistak.
Ikusi tamaina handian Embed Jarri bideo hau zure atarian
BERTSO ESKOLAK:
80garren hamarkadan Xabier Amurizaren "Zu ere bertsolari" liburua eta Juanito Dorronsororen "Bertsotan I" eta "Bertsotan II" " argitaratu ziren, bertsolaritza irakasteko lehen metodo didaktikoak. Ekarpen hauek bertso-eskolen loraldia ekarri zuten. Mugimendu autonomo bezala sortu eta garatu zen Euskal herri osoan. Garai hartakoak dira hainbat bertso-eskola: Muxika, Almen, Santutxu, Hernani, Algorta, Zumaia, Gasteiz...
Ikusi tamaina handian Embed Jarri bideo hau zure atarian
OIARTZUNGO KIROLDEGIA BETE EGIN ZEN SAIOA JARRAITZEKO:
Urtero bezala, aurten ere bertso jaialdia egin da Oiartzunen, Etxeratek antolatuta. Kiroldegian izan zen saioa, atzo. Sarrerak egun batzuk lehenagotik agortuta zeuden, eta azkenean 2000 lagun inguru elkartu ziren saioa jarraitzeko. Honako bertsolari hauek kantatu zuten: Maialen Lujanbio, Jon Martin, Andoni Egaña, Jon Maia, Aitor Sarriegi, Aitor Mendiluze, Amets Arzallus, Unai Iturriaga eta Sustrai Colina.
Ikusi tamaina handian Embed Jarri bideo hau zure atarian
BERTSOLARI TXAPELKETA NAGUSIKO FINALEKO HAINBAT MOMENTU:
Hona hemen 2009ko Bertsolari txapelketa nagusiko hainbat bertso:
Ikusi tamaina handian Embed Jarri bideo hau zure atarian
Ikusi tamaina handian Embed Jarri bideo hau zure atarian
Ikusi tamaina handian Embed Jarri bideo hau zure atarian
MAIALEN LUJANBIO, TXAPELDUN BERRIA:
Maialen Lujanbio da 2009ko Euskal Herriko bertsolaritza txapelketako garailea. Bera da txapela irabazi duen lehen emakumea. Amets Arzallus izan da bigarren eta Jon Maia hirugarren. Andoni Egaña laugarren izan da.
Euskal Herria "euskaratik eta euskaraz" eraikitzeko Maialen Lujanbio txapeldunak bere agurrean zabaldutako gomendioaz bukatu da, historia egin duen txapelketak.
Maialen Lujanbio 1630,75; Amets Arzallus 1582; Jon Maia 1060; Andoni Egaña 1058; Unai Iturriaga 1046,25; Sustrai Colina 1037; Aitor Mendiluze 1009,25, eta Aitor Sarriegi 983,7.
Ikusi tamaina handian
Embed Jarri bideo hau zure atarian
Txapelketa Nagusiko finalean arituko diren bertsolariak:
Amaitu da Txapelketa Nagusiko finalaurrekoen fasea; Donostian jokatutako saioan izan da azkena. Saio ona, beroa eta dudarik gabe, jendetsua. 6000 bertsozale izan ziren Donostiako Belodromoan. Maialen Lujanbio geratu zen lehen postuan eta berarekin batera, Aitor Sarriegik eta Jon Maiak ere lortu dute finalerako txartela.
Finalisten artean duela lau urteko zortzikotea ia osorik errepikatuko da, berrikuntza bakarra Aitor Sarriegi goierritarra izango da. Berarekin oholtza gainean Andoni Egaña, Amets Arzallus, Aitor Mendiluze, Jon Maia, Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio eta Sustrai Colina arituko dira. Jokoan Euskal Herriko Bertsolari txapela izango da.
Ikusi tamaina handian Embed Jarri bideo hau zure atarian
Iruñeko eta Gernika-Lumoko bertso saioak:
Asteburu honetan beste bi finalaurreko jokatu dira. Larunbatean Gernika-Lumon jokatu zen saioa Sustrai Colinak irabazi zuen eta bere ondoren hurrenez hurren Igor Elortza, Beñat Gaztelumendi, Miren Amuriza, Jone Uria eta Jon Martin geratu ziren. Igandeko finalaurrekoa berriz Iruñean izan zen. Unai Iturriagak lortu zituen puntu gehien; bigarren geratu zen Amets Arzallus, hirugarren Aitor Mendiluze, laugarren Iñaki Zelaia, bosgarren Julio Soto eta seigarren Onintza Enbeita.

Amets Arzallus garaile, Hendaiako finalaurrekoan:
Hendaian jokatu zen Bertsolari Txapelketa Nagusiaren finalaurrekoetako laugarren saioa eta bertan 704 punturekin azaroaren 22an Iruñean jokatuko den finalaurrekoetarako txartela eskuratu du Amets Arzallus hendaiarrak.
Beltzenia pilotalekua jendez gainezka zegoela aritu ziren bertsolariak lanean, 1600 bat bertsozale gerturatu ziren saioa ikustera.
Puntuazioa: Amets Arzallus (704), Jon Maia (679), Julio Soto (652,5), Aitor Sarriegi (651), Jone Uria (634), Onintza Enbeita (631,5).

2009ko Euskal Herriko Bertsolari Txapelketarako baliogarria izanen zen Ipar Euskal Herriko lehen txapelketa urriaren 18an hasi zen Donibane Garazin. Beste bi kanporaketak urriaren 25ean Luhuson eta azaroaren 2an Urdiñarben egin ziren. Hiru probintzietako kanporaketen ondoren finala Donibane Lohizunen jokatu zan azaroaren 15ean. «Historikotzat» definitu zuten antolatzaileek lehiaketa, eta aldi berean etorkizunerako «hazitzat» ere jo zuten.
Ikusi tamaina handian Embed Jarri bideo hau zure atarian
Urtero Santa Lutzi feriaren bueltan egin ohi den moduan, Luzio Gabiria zena omendu asmoz antolatzen den bertso jaialdi paregabea izaten da.
Zumarraga-Urretxuko bertso eskolak antolatzen du aurten ere, Zumarragako Udalaren babesarekin. «Luzio Gabiria 1928an jaio zen Gabirian eta bertsozale amorratua izan zen bere bizitza osoan zehar. Hamaika bertsolari txapelketetan epaile lanak egin zituen sarritan eta gerora Osinalde sari entzutetsua bilakatuko zen haserako gazteen sariketa haren sustatzaile eta antolatzailea izan zen», diote bertso eskolakoek.
Sebastian Lizaso, Amets Artzallus, Sustrai Colina, Aitor Mendiluze eta Anjel Mari Peñagarikano bertsolariak ditugu hemengo saioan.
Ikusi tamaina handian
Embed Jarri bideo hau zure atarian
Oiartzungo bertso eskolak antolatuta, urtero egiten dute herriko txapelketa, Oiartzungo eta inguruko herrietako zenbait bertsolarirekin. Girizia Elkartean izan zen finala, elkartea lepo beteta zegoela, eta ohiko giroa izan zen. Azkenean, txapeldun, Egoitz Zelaiak, Karlos Aizpuruak eta Arkaitz Goikoetxeak osatzen zuten taldea izan zen. Bertsoplaza


Irratsaioak 

