Musika askea
Musika asteaEuskal Herrian eta nazioartean, musika sorkuntzan ari direnen erakuslehioa.
Musika askea irratsaioa, Jamendo musika komunitatean biltzen diren egileen ekoizpenak jasotzen ditu.
Ekoizpen guzti hauek creative commons lizentziaren bitartez babestuak daude, entzuleak, bertan aurkitzen diren musika ekoizpenak deskargatu eta konpartitu dezake.
![]()
![]()
FRESH BODY SHOP:
Fresh Body Shop taldea Nantesetik dator, Frantziatik. Rocka eta popa nahasten dituzte beraien abestietan eta zortzi diska dauzkate kaleratuta orain arte.
Ikusi tamaina handian Embed Jarri bideo hau zure atarian
GROLLERS DE SA FACTORIA:
Grollers de sa Factoria taldea 1999garren urtean hasi ziren jotzen, bost musikari bakarrik izanik hasiera batean. Geroago, jende gehiago bildu ziren eta pixkanaka melodi eta erritmo ezberdinak bilatzen hazi ziren.
Ikusi tamaina handian Embed Jarri bideo hau zure atarian
ULTIMATUM:
Ultimatum taldea Toledotik datorren bikote bat da, Lupho eta Raptil. Hip hoparen arloan kokatzen dugu taldea eta bi disko kaleratu dituzte "Las palabras que cuentan lo que somos" eta "Se acabó la paz en Korea".
Ikusi tamaina handian Embed Jarri bideo hau zure atarian
REBOLT:
Rebolt taldea lau musikariek osatzen dute eta 2004garren urtean sortu zen. AC/DC, Rose Tattoo, Iron Maiden edo Danko Jones bezalako taldeekin konparatzen dira eta Norbegiatik datoz.Orain arte bi lan kaleratu dituzte, "Promo 2007" eta "Made in Spite EP".
Ikusi tamaina handian Embed Jarri bideo hau zure atarian
TERRON REBEL SOUND:
Terron Rebel Sound taldea Maruggiotik dator, Italitik eta 2007garren urtean sortu ziren. Reggae estiloan kokatzen da taldea eta hiru diska kaleratu dituzte orain arte: "Jè Mustu Ca Fervi", 16 abestikin; "Cinca Balla e Cinca Sona", 17 abestikin; eta oraind dela gutxi aurkeztutako "Qui Terra!", beste 16 kantakin.
Ikusi tamaina handian Embed Jarri bideo hau zure atarian
ZONA MC:
Talde hau Boloniatik dator, Italiatik eta rap experimentala eta hip hopa nahasten dituzte beraien abestietan. Iada, lau diska kaleratu dituzte: "Zona mc scopre il silenzio dopo 24.000 taci!"; "Ananke"; "Quello rotto" eta "Ogni volta che".
Ikusi tamaina handian Embed Jarri bideo hau zure atarian
ROBERTA CAMPOS:
Roberta Campos Sao Paulotik dator, Brasiletik eta abeslaria eta konpositorea ere bada. Bakarka hasi baino lehen, hainbat taldetan egon zen. 2008garren urtean bere lehen diska kaleratu zuen, "Para Aquelas Perguntas Tortas" izenpean, lan guztia berak eginda, hau da berak ekoiztuta, berak grabatuta eta berak kaleratuta. Laister bigarren diska aurkeztuko du.
Ikusi tamaina handian Embed Jarri bideo hau zure atarian
LACCO:
Lacco 2008garren urtean sortu zen lagun batzuen artean eta Santurtzitik datoz, Bizkaiatik. Hainbat pertsona pasa dira iada taldeetik eta zortzik osatzen dute gaur egun, Lacco. Beraien estiloa rumba, latinoan kokatu daiteke.
Ikusi tamaina handian Embed Jarri bideo hau zure atarian
KASO PERDIDO:
Kaso Perdido taldea Bartzelonan sortu zen, Tarragonan hain zuzen ere, 2008garren urtean. Punka, rocka, ska eta beste hainbat musika mota nahasten dituzte. Lau dira taldean, Mayo (gitarra eta ahotsa); Alon (baxua); Paw (teklatua eta koroak) eta Bilbo (bateri jolea).
Ikusi tamaina handian Embed Jarri bideo hau zure atarian
AETERNAM:
Aeternam 20 urteko mutil gazte bat da eta Besançon-en jaio zen, Frantzian, eta Thomas izena du. Hiphoparen arloan kokatzen da eta abestiak berak idatzi, konposatu, eta abesten ditu.

NAPPONE:
Nappone taldea Italiatik dator eta gehien bat, rocknroll eta rockabillyaren arloetan kokatu daiteke. Beraien azken diska "Cina in Lattina" izena du.
Ikusi tamaina handian Embed Jarri bideo hau zure atarian
KINKINELA:
Kinkinela taldea Bilbotik dator. Orain dela urte bete atera zuten diska berri bat "Mala Hierba Nunca Muere" izenarekin. Talde hau Punk Oi estiloaren barne kokatzen dira.
Ikusi tamaina handian Embed Jarri bideo hau zure atarian
LOS IMPAGAOS:
Los Impagaos taldea 2005garren urtean jaio zan, hiru lagunen artean, Bartzelonan ikasten ari zirela. Urte ta erdiz egon ziren kontzertuak ematen ahal zuten tokietan eta 2006ean deskantso bat egitea erabaki zuten. 2007ko Irailean hasi ziren berriz eszenatoki gainera igotzen eta gaur arte egon dira gelditu gabe. Bartzelonako rumba egiten dute gazte hauek.
Ikusi tamaina handian Embed Jarri bideo hau zure atarian
SHEARER:
Shearer taldea Berlinetik dator, Alemaniatik eta 2000garren urtean hasi ziren musika egiten. Beraien abestietan rocka eta punka nahasten dituzte eta hiru diska atera dituzte iada, "Eve", "Adam" eta "Makin-A-Munson" izenekin.
Ikusi tamaina handian Embed Jarri bideo hau zure atarian
DIRTY BEES:
Dirty Bees musika taldea Belgikatik dator eta punka eta ska nahasten dituzte beraien abestietan. Gitarra, baxua eta bateria, tronpeta eta saxofoi batekin laguntzen dira. 2006garren urtean hasi ziren jotzen eta 2009garren urterako diska bat atera zuten.
Ikusi tamaina handian Embed Jarri bideo hau zure atarian
ROCKEN FACTORY:
Rocken Factory taldea Italiatik dator eta hiru musikariek osatzen dute, baxu jole eta ahotsa, gitarra eta bateri jole bat.
Bederatzi abesti grabatu zituzten beraien diskoa ateratzeko.
Ikusi tamaina handian
Embed Jarri bideo hau zure atarian
LA MALARAZZA:
La Malarazza Madrilen sortutako talde bat da. Hainbat nazionalitateko musikariak daude taldean eta hori beraien abestietan ikusten da. Eszenatoki gaineetan ikusgarriak dira.
Ikusi tamaina handian
Embed Jarri bideo hau zure atarian
AFRIKA FREEDOM:
Afrika Freedom taldea Frantziatik dator eta bertan kaleko musika eta musika tradizionala nahasten dituzte ingelesez eta frantxesez abesten.
Ikusi tamaina handian
Embed Jarri bideo hau zure atarian
WILD DAWN:
Wild Dawn 2008garren urtean, Orleansen jaiotako proiektu bat da. Urte berdinean, Urrian, beraien lehen maketa grabatu zuten "We gonna rock you" izenpean, hiru abestikin. Urte bete berandugo, taldeak diska bat grabatzea pentsatu zuen "Old School Machine" izenarekin.
Ikusi tamaina handian Embed Jarri bideo hau zure atarian
ANNE TANKE:
Anne Tanke taldea Berlinetik dator eta beraien abestietan punkrocka egiten dute. Beraien azken diska "Schwarmintelligenz" izenpean atera dute.
Ikusi tamaina handian
Embed Jarri bideo hau zure atarian
TRASHBAILE:
Trashbaile 1994garren urtean sortu zen Portugalen. Taldekide baten etxean hasi ziren ensaiatzen eta pixkanaka 4 edo 5 bat abesti egin zituzten, bertan, rocka, punka eta hardkora nahastuz. Gaur egun, oso gutxitan elkartzen dira bakoitzak bere bizitza egin duelako, baina ala ere oraindik jotzen dute.
Ikusi tamaina handian Embed Jarri bideo hau zure atarian
TRIBUMAN AND THE JAMMIN' ORCHESTRA:
Tribumanen abeslaria, Tribu Man Projecten teklatua eta Ozma,jazz bandaren musikariak nahastu ziren Tribuman and The Jammin' Orchestra sortzeko, orain dela bi urte.
Berrogei kontzertu baino gehiago eman dituzte iada eta Tokyo Ska Paradise, Sergent Garcia, Dub Incorporation eta beste hainbeste talderekin konpartitu dute eszenatokia.
Ikusi tamaina handian Embed Jarri bideo hau zure atarian
ORXATA SOUND SYSTEM:
Talde hau, 2003garren urtean jaio zen Balentzian. Bertan, musika dance eta elektronikoa nahasten dituzte eta baita ere techno, ragga, dub eta hip hopa.Taldea, lau abeslari, tronpeta jole bat eta baxu jole batek osatzen dute. Orxata Sound System
Ikusi tamaina handian Embed Jarri bideo hau zure atarian
LA CURIOSITÉ TUA LE CHAT:
2004garren urtean sortutako talde hau Lyonetik dator. Laukote honek Flying Spoon taldean jotzen zuten eta geroztik La curiosité tua le chat taldea sortzea erabaki zuten. Rock dub eta musika elektroa nahasten dituzte.
Ikusi tamaina handian Embed Jarri bideo hau zure atarian
YVES KLEIN BLUE:
Australiatik datorren Yves Klein Blue taldea, 2009ko Apirilean grabatu zituzten bi abesti. Maketa horren izena "Draws Attention To Themselves" izan zen.
Ikusi tamaina handian
Embed Jarri bideo hau zure atarian
URBAN CASTLE MAGIC:
Urban Castle Magic Murtziatik datorren talde bat da eta bertan, pop-rocka eta grungea nahasten dituzte. Lau pertsonek osatutako talde honek, 2001garren urtean grabatu zuten beraien lehenengo maketa zazpi abestikin.
Ikusi tamaina handian Embed Jarri bideo hau zure atarian
JENS WENNBERG:
Jens Wennberg 28 urteko artista gazte bat da eta Göteborgetik dator, Suedia.Urte asko daramatza musika munduan eta bi disko dauzka "Music not approved by the government of Sweden" eta "Welcome to 1984" izenekin.
Ikusi tamaina handian Embed Jarri bideo hau zure atarian
SKAPOLITS:
Skapolits taldea Balentziatik dator eta "Desig" izenpean atera dute lehen diskoa. Bertan, reggae, punka, ska eta rumba ere nahasten dute.
Ikusi tamaina handian Embed Jarri bideo hau zure atarian
DIABLO SWING ORCHESTRA:
Diablo Swing Orchestra Suedian sortu zen 2003garren urtean. Jazza, Opera, Swinga eta musika klasikoa nahasten dituzte beraien abestietan. Orain arte hiru disko atera dituzte, "Borderline Hymns", "The Butcher's Ballroom" eta "Sing along songs for the Damned & Delirious" izenpean.
Ikusi tamaina handian
Embed Jarri bideo hau zure atarian
DIRECT RAPTION:
Direct Raption hip hopeko talde bat da. Bi rapero hauek 2005eko udaratik ezagutzen dira eta Suitzatik datoz.
Ikusi tamaina handian Embed Jarri bideo hau zure atarian
RECICLADOS:
Reciclados taldea trio bat bezala sortzen da Sevillan 1992garren urtean. 2 maketa grabatu zituzten Quadrofonian (Tomaresen). Reggae, swing edo rockanrola nahasten dituzte beraien abestietan.

MILENA TORRES:
Milena Torres Brasilen jaio zen. Musikagilea, poeta eta abeslaria ere bada. 100 bat konposizio erregistratuta dauzka musika eta poesiaren arloetan.
Ikusi tamaina handian Embed Jarri bideo hau zure atarian
LA FLOR DEL ESTIERKOL:
La Flor del Estierkol taldea Málaga, Kolonbiatik dator eta abenduaren 2004ean sortu zen.
Talde hau erantzun artistiko bezala sortzen da Málagak sufritu zuen errepresio eta agresioarengatik, Alvaro "El Barbaro" Uriberen eskutik.
Beraien influentzi garrantzitsuenak The Clash, Boikot, Los muertos de Cristo, La Polla Records, Mano Negra eta Skartel dira.
Ikusi tamaina handian Embed Jarri bideo hau zure atarian
AMITY IN FAME:
Austriatik datorren talde honek bereziki rock akustikoa lantzen du. 2008ko Maiatzean sortu zen eta beraien lehen diska Uztailen atera zuten, "Dinner for One" izenarekin. Amity in fame.
Ikusi tamaina handian Embed Jarri bideo hau zure atarian
CARLOS KAREL:
Carlos Karel Morelosetik dator, Mexiko eta txiki txikitatik musika latinoamerikarrarekin hazi da. Baina bera betidanik kezkatu da, ikusi,pentsatu eta uste duena ondo transmititzen.2005garren urtean atera zuen bere lehen diskoa "Solo mi voz" izenarekin.
Ikusi tamaina handian Embed Jarri bideo hau zure atarian
KAWABONGA:
Kawabonga taldea Milanetik dator, Italiatik. 2004garren urtean sortu zen, baxu eta ahots printzipal batekin (Rod), bateria batekin (Sid), gitarra eta koroekin (Ianno) eta azkenik bigarren ahots batekin (Lore). 2006ean, beraien lehen lana grabatu zuten "Contro di tutti- Contro di noi" izenpean. Hortik aurrera, hainbat lan egin dituzte.
Ikusi tamaina handian
Embed Jarri bideo hau zure atarian
TALCO:
Talco musika taldea 2002garren urtean sortu zen Margheran, Benezian, ska eta punkaren erritmoekin. Hortik aurrera, askotan agertu dira eszenatokietan Los Fastidios, Blisterhead, Banda Bassotti, Obrint Pas, Punkreas eta beste talde famatu askoren ondoan. Orain arte bi disko grabatu dituzte, "Tutti assolti" (2004) eta "Combat circus" (2006).
Ikusi tamaina handian Embed Jarri bideo hau zure atarian
ANDRE LAGE:
André Lage Salvador de Bahiatik dator, Brasildik. Ekainaren 2006ean hasi zen bere lehen albuma kudeatzen, "Lilas" izenarekin eta bigarrena ere aterata dauka, "Arquiteto da Minha Vida" izenpean.

BRAD SUCKS:
Brad Sucks, gizon bakar baten taldea da. Honek Brad Turcotte izena du eta Ottawatik dator (Kanada). Bere musika experimentala da batez ere, pop rockarekin nahastuta. Bi disko atera ditu orain arte, "I don't know what I'm doing" (2003) eta "Out of it" (2008).
Ikusi tamaina handian
Embed Jarri bideo hau zure atarian
STEEP:
Steep lau pertsonez osatutako talde bat da. Hauek Alemaniatik datoz eta 2002garren urtean hasi ziren. Coldplay, Muse eta Franz Fredinanden antzeko taldeek influentziatzen dute Steep.
Ikusi tamaina handian Embed Jarri bideo hau zure atarian
ARCHIBALD ONE:
Archibald One Toulousetik dator. Eskolan hasi zen abesten bere klaseko lagunekin. 19 urte zituela gitarra jotzen hasi zen. Gaur egun bere lehen diska atera du reggae eta poparen doinuekin.
Ikusi tamaina handian Embed Jarri bideo hau zure atarian

Musika

