Kale kantoian
Kale kantoianBehe Bidasoa eskualdeko gizarte eragile eta elkarte ezberdinen topalekua, kultur arloko protagonistak eta idazleen txokoa.
Hondarribia, Hendaia, Irun, Biriatu eta Pausuko bizilagunen bizipenak.
PAUSUKO BESTAK:
Uztailaren 22tik aurrera izanen dira Pausuko bestak eta horiekin batera Xaia ostatuaren hamargarren urtemuga. Egitarau berezia antolatu dute lau egunez: hasiera, mus txapelketarekin emango da, ostirala eta larunbatez sagardotegiko menua eginen da, kontzertuak ere, eta igandean, egitarau nagusienak izanen dira.
TXIPIROI BESTA HENDAIAN:
1989tik ospatzen den jaiak giro ezin hobez beteko ditu hondartza inguruko txokoak. Herriko elkarteek lagunduta, txipiroiez gozatzeko aukera ematen du txipiroi bestak. Animazioak egonen dira, Zarpai Banda, Lagunak txaranga, Eginpar, Patcha Mamma eta Entzun taldeek emanaldia egingo dute 19.00tatik aurrera, gaur Uztailak 13an.

KANTTU OSTATUAK 8. URTEMUGA OSPATUKO DU:
Hendaiako Kanttu Ostatuak zortzi urte bete ditu eta ospatzeko hainbat ekimen antolatu dituzte Uztailak 8tik, Uztailak 11 arte. Uztailak 8an gaueko 22.00etan Farhenheit kontzertua izanen da; Uztailak 9, 21.00tatik aurrera Mojito gaua eginen da; Uztailak 10, 17.30etan Ze Esatek! Des-Kontrol eta Itziarren Semeak alaituko dute gaua; eta bukatzeko, Uztailak 11an, 14.00etan Bertso bazkaria antolatuko dute, Amets Arzallus, Jon Maia eta Arkaitz Estiballes bertsolariekin.
Ikusi tamaina handian Embed Jarri bideo hau zure atarian
MUSIKAREN EGUNA HENDAIAN:
2006garren urtean hasi ziren proiektu honekin eta urtez urte haunditzen joan da. Musika-ibilaldi programatu bat izaten da, Hendaiako toki ezberdinetatik. Bertan, Hendaiako eta beste tokietako musikariak mobilizatzen dira, bestari merezi duen dimentsioa emateko. Kultura zerbitzuak koordinaturik, Besta Komitea eta "Lanetik Egina" elkarteak antolaturiko ekimena izanen da. Aurten, Ekainaren 21ean iraganen da.

ANTZERKIAREN ASTEA URRUñAN:
Orain dela bederatzi urte Euskal Haziak Elkarteak, Antzerkiaren astea antolatu zuen Urrunako zinema gelan eta orduz geroztik arrakasta handia izanen dute, urtez urte. Ekainaren 7tik, 11ra burutuko da Antzerkiaren astea eta hainbat jarduera antolatu dituzte.

HEGO AMERIKA TANDEM BATEN GAINEAN:
Brasilen ezagutu zuten elkar Eneko Etxebarrietak eta Miyukik. Lehenengoak, lau urte zeramatzan munduari bira ematen bizikletan. Miyuki telekomunikazioetako ingeniaria da eta garai hartan lana zeukan bere herrialdean. Handik gutxira, Hego Amerika tandemean zeharkatzeko ideia otu zitzaien eta hala egin zuten; 40 hilabetetan 15.000 kilometrotik gora egin zituzten.
Ikusi tamaina handian Embed Jarri bideo hau zure atarian
IV. HONDARRIBIA DANTZAN JAIALDIA:
Kemen dantza taldeak IV. Hondarribia Dantzan jaialdia prestatu du aste honetarako. Dantza ikastaroak, hitzaldiak eta dantza-saioak izango dira aste osoan. Igandean Berriz, Bera, Cortes eta Lizarratik etorritako lau dantza talde izango dituzte Hondarribian.
Ikastaroa maiatzaren 24tik, astelehena, 27ra, osteguna, izango da arratsaldeko 19.00etatik 20.30etara, Jostaldi pilotalekuko gimnasioan.
Ikusi tamaina handian Embed Jarri bideo hau zure atarian
HERRI BAZKARIA BETTI GOTTIREN ESKUTIK, SAN MARTZIALETAN:
Betti Gottik, euskara kultur elkarteak, bigarren herri bazkaria antolatu du San Martzialetako, Ficoban. Lehengo urteko arrakasta ikusita, aurten ere berriro antolatzea erabaki dute. Larunbata, ekainaren 26ean izanen da, arratsaldeko 14.00etan, eta kamiseta lehiaketa, koadrilen olinpiadak, txaranga, poteoa eta musika ere izango dira gauera arte.
Ikusi tamaina handian Embed Jarri bideo hau zure atarian
AL-NAKBA EGUNA, MAIATZAREN 15EAN:
62 urte beteko dira datorren Maiatzaren 15ean Israelgo estatua sortu zenetik, palestinarrek Al-Nackba (Hondamendia) izendatu zuten eguna. Askapenaren eskutik, salaketa ekimen ezberdinak egingo dira sionismoa babesten dutenen aurka. Horregatik Irunen, Maiatzaren 13an hitzaldi bat igaro zen, Egipziar bat, Palestinar bat eta Askapenako kide batekin eta beste alde, Maiatzaren 14ean, kontzentrazio bat eginen da arratsaldeko 19.00etan Zabaltza Plazan.
Ikusi tamaina handian Embed Jarri bideo hau zure atarian
KALIMOTXO GAUA URRUñAN:
Urruñako Besta Komiteak antolaturik, Kalimotxo gaua iaraganen da, maiatzak 12an, asteazkenarekin, Pilota plaza lekuan. 22.00etan, EH Sukarra takdearen kontzertua. 23.30etan: dantzaldia Entzun taldearekin. Taloak, ogitartekoak eta patatak ere egonen dira.

IBILGAILU KLASIKOEN ERAKUSKETA FICOBAN:
Auto eta moto klasikoak itzultzen dira Ficobara, larunbat eta igande honetan, hau da, Maiatzak 8 eta 9an. Aurten, ibilgailu aukera handiagoa izango dute zaleek: ekintza-paralelo kopuru handiaz gain (hitzaldiak eta solasaldiak), ibilgailu klasikoen erregulartasun rallya, Mugaz gaindiko I. Tunninga, eta Play Station interakziozko zentro bat ere izango dira.
Ikusi tamaina handian Embed Jarri bideo hau zure atarian
ZINE EZTABAIDA HENDAIAN:
Zine eztabaida gaualdi bat antolatu da Amnesty Internationalekin, Variétés zinegelan, Emazteen egoera han eta hemen aztertuz. "Basamortuko lorea" filma proiektatuko da eta ondoren, eztabaida bat egingo da, abokatu bat eta emazteen eskubideen alde borrokatzen duten elkarte hendaiar batekin.
Filmaren proiekzioa Maiatzaren 3an, astelehena, izanen da, gaueko 21.00etan.
Ikusi tamaina handian Embed Jarri bideo hau zure atarian
ISLANDIAKO ERRAUTS HODEIA:
Traba handiak sortzen ari den Islandiako errauts hodei honek, Euskal Herriko aireportuei ere eragin die. Errautsek baldintzatu egin dute hegazkinen ibilbidea, izan ere, horien turbinak kaltetzeko arriskua dago, motorrak gelditzeraino.
Ikusi tamaina handian Embed Jarri bideo hau zure atarian
EUSKARAZKO FILM LABURREN EMANALDIA AMAIA KULTUR ZENTROAN:
Apirilak 15ean burutuko da euskarazko film laburren emanaldia Amaia Kultur Zentroan, arratsaldeko 20.00etan. "Ahate Pasa" (Koldo Amendoz); "Amona Putz!" (Telmo Esnal); "Clark eta Boris" (Jose Luis Barredo eta Inigo Garcia); "Etsaiok" (Arkaitz Basterra); "Nora Zoaz" (Josu Bergara); "Odisea Etxaldean" (Urko Mauduit eta Joseba Salaberri); "Zorion Hutsa" (Kolektibo); "Nireak dira" (Blakandeker films) eta "Neguko Hitza" (Epalzaren alargunak) laburmetraiak proiektatuko dira bertan.
Ikusi tamaina handian Embed Jarri bideo hau zure atarian
34 LANGILE GEHIAGO KALERATU NAHI DITU SNCFk APIRILEAN:
Astebete eman dute SNCF trenbideetako langileek greban. 2002garren urteaz geroztik, Hendaiatik Baionarat 250etik 150erat murriztu dute lantaldea.
http://www.behebidasoakohitza.info/
OLEARSO FESTIBALA 2010:
2010eko Maiatzak 1ean ospatuko dute Olearso Festibala Hondarribin. Bertan, Senser, Berri Txarrak, Loquillo, SextySexers, Surfin Kaos eta Estricalla taldeek parte hartuko dute. Olearso Kultur Guneak antolaturiko festibala dugu hau.

ANTON ABBADIE, 200 URTE:
Gaztelua Antoine Thompson d'Abbadie (1810-1897) euskaltzale ezagunak eraikiarazi zuen 1862 eta 1870 urteen artean, Eugène Emmanuel Viollet-le-Duc arkitektuaren gidaritzapean. Domeinu osoa erosi zuen Hendaian eta bertan jauregia eraikiarazi. Antoine d'Abbadie kulturaren mezenas bat izan zen, euskararen defendatzaile sutsua.
Gainera mundu osoan zehar bidaiatu zuen, eta gazteluaren dekorazioa bere bidai exotikoen eta jatorri irlandarraren isla dira, bestalde, astronomia behatoki bat dago gazteluan.
Ikusi tamaina handian Embed Jarri bideo hau zure atarian
IKETXE NEKAZAL TURISMOA:
Iketxe 1988garren urtean eraikitako baserri bat da, publikoari irekia nekazal turismo bezala. Hondarribian kokatzen da eta 200m² dauzka guztira. Bost logela doble ditu, bat helbarrientzat, eta hoietako bi, sala haundi bat daukate eta beste hiru logelak, terraza ere badute.

XENOFOBIAREN KONTRAKO MANIFESTAZIOA HENDAIATIK IRUNERA:
Anitzak Ekimenak eta Cimade elkarteek antolatutako etorkinen aldeko manifestazioak 28 elkarte, sindikatu eta gizarte mugimenduetako ehunka lagun bildu zituen Hendaian, larunbata Martxoak 20ean.
Cimade elkarteko ordezkari Amaia Fontainen ustez, Frantzian eta Europan etorkinek ez dute mugitzeko askatasunik. 2005. urtean Hendaiako Erretentzio Zentroa martxan jarri zutenetik, Frantziako poliziak etorkinak etengabe kaleratzen dituela nabarmendu du. Hala, urtero 28000 etorkin kanporatzen dituzte estatu osoan, 100 Hendaian.

KONTZERTUA LAKAXITA GAZTETXEAN:
Martxoaren 20an burutuko da Lakaxita Gaztetxean 121 DB eta NAUT taldeen kontzertuak, gaueko 22.00etan. 121 DB Balentziatik datoz eta indi-punk estiloan kokatzen dira eta beste alde, NAUT taldea Hondarribitik dator eta rocka, metala eta hardcora nahasten dituzte.
MARTXOA, EUSKARAREN HILABETEA HENDAIAN:
Martxorako, Euskara Batzordeko hautetsiek euskarazko jarduera programa zabala prestatu dute. Proiektu honen helburu nagusia euskararen erabilpena herriko zerbitzu guztietan bultzatzea da.
Haurrak, gazteak, helduak, gustu guztietarako ekintzak antolatu dituzte, batzuk denei irekiak eta beste batzuk publiko berezi bati zuzenduak.

AURRERATU ELKARTEA:
Aurreratu Elkartea heziketa berezia behar duten aita-amen elkartea da.
Heldutasunaren atzerapena, autismoa, Down sindromea, burmuinetako paralisia, X sindrome arina edota bestelako edozein minusbaliotasun fisiko edo psikologikoren bat dutelako garatzeko arazoren bat duten umeen aita-ama edo beste edozein familiarrentzako.
Helburua, integrazioa lortzea, eskola eremuan ez ezik, aisialdi eta denbora eremuan ere.
Ikusi tamaina handian Embed Jarri bideo hau zure atarian
EMAKUME TOPAKETAK, HITZALDIA ARGOIAK:
Argoiak elkartean egon zen otsailak 24ean Garapen Bidean Diren Herrialdeetako Emakumeei buruzko hitzaldi bat. Hitzaldi hau Ana Landa (El Salvadorretik) eta Mercedes Olivera (Chiapasetik) eman zuten.
Hitzaldi hau Emakume Topaketen barrun sartzen da, otsailak 23tik, otsailak 25era eta martxoak 2tik, martxoak 4era eta lau emakume ezberdin etorri dira Guatemala, Chiapas eta El Salvadorretik.

SANTIAGOKO DEABRUAK KULTUR ELKARTEA:
Santiagoko Deabruak Kultur Elkartea irabazi asmorik gabeko kultur elkartea da, 2002ko martxoaren 24an sortua. Bere jardueraren xede nagusia kultur, jai eta jolas ekintzak eratzea da, batez ere gazteei zuzenduak, baina gainerako biztanleriari zabalduz beraien eskaintza. Beraien jarduera-esparrua Irun da nagusiki. Bestalde, Bidasoako eskualde osora zabaldu dute bere ekintza-eskaintza.
Ikusi tamaina handian Embed Jarri bideo hau zure atarian
DES-KONTROL TALDEKO KIDEAK JIPOITU ZITUZTEN BARAKALDON:
Ostiral gauean Barakaldon jasotako gertaeren aurrean Des-Kontrol taldeak komunikatu bat atera zuen. Jendeak gertatutakoa jakitea nahi dute eta laister erabakiko dute eraso honen aurrean zer egin. Une honetan, erasoa epaitegietan dago.

ZINE ETA BIDEO LEHIAKETA:
Irungo zine eta bideoaren lehiaketak 181 lan jaso zitun eta hauetatik, 44 aukeratu behar izan zituzten. Lehiaketak hiru sekzio eskeintzen ditu: bideoa, zinea eta "más cortos" izenekoa. Zine sekzioan 14 lan erakutzi zituzten, bideo formatuan 13 lan eta "más cortos" sekzioan beste 13 lan aurkeztu zituzten.
Ikusi tamaina handian Embed Jarri bideo hau zure atarian
PSILOCYBENEA:
Psilocybe Aretoa inguruko nahiz urrutiko musika mota desberdinen erakusleiho izateko asmoz hasi eta hezi da. Are gehiago, musikaren marra zapaltzen eta igarotzen ausartuko dira beste zenbait esparru ere jorratzeko asmoz.
Ikusi tamaina handian Embed Jarri bideo hau zure atarian
HENDAIAKO SUHILTZAILLEN EGOITZA BERRIA:
Hendaiako suhiltzaileek egoitza berriko giltzak jaso dituzte. Parke berria Intzura auzoko industriagunean kokatuta dago.
Egoitza berriaren tamaina handiagoa izateaz gain, kamioiak eta anbulantziak txukun gordetzeko prestatuak daude. Horrez gain, zortzi bulego, hamasei logela, sukaldea, egongela, deiak jasotzeko telefonogunea, aldagelak, eskolentzako gelak, terraza… izango dute hemendik aurrera.

ERAIKI DANTZA TALDEA:
Eraiki dantza taldea, 1978an sortu zen Behobiko auzokide batzuen eskutik. Auzoan galtzen ari zen euskal kultura berreskuratu nahi zuten eta dagoeneko 31 urte daramatzate.
Ikusi tamaina handian Embed Jarri bideo hau zure atarian
ACABE ELKARTEA:
ACABE Elkartea,Euskal Autonomi Erkidegoko anorexia eta bulimiaren aurkako elkarte bat dugu eta 1994ean sortu zen. Irabazi asmorik gabeko elkartea da eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan ordezkaritzak dituena. Beraien helburu garrantzitsuena, elikadura jokaeren nahastea duten kaltetuei eta hauen familiei laguntza eskaintzea da.
MARÍA PÍA MATTA, ARGOIAK ELKARTEAN:
Argoiak elkartean, Emakumea, komunikazioa eta berdintasunari buruzko hitzaldi bat izan genuen Pía Mataren eskutik. Pía Mata Txiletik dator eta Nazioarteko Irrati Elkarteen lehendakaria dugu.
Argoiak, Irungo emakumeen elkartea, Irungo udalak eta Pausumedia elkarteak, Antxeta irratiaren laguntzarekin antolatutako hitzaldia izan genuen hau.
Ikusi tamaina handian Embed Jarri bideo hau zure atarian
BEGIRADAK ELKARTEA:
Hendaian bizi diren Angela Mejias eta Antonio Di Bellonio dira argazkia bitarteko duen elkartearen fundatzaileak. Bidaiari nekaezinak dira biak. Kazetaria bata eta argazkilaria bestea, aspalditik zuten buruan horrelako ekimen bat abiatzea, azkenean, lagunak bildu eta elkartea sortzea erabaki zuten arte.
Argazkilarien artean denetarik ageri da. Batzuk argazkilari profesionalak dira. Beste askok, bestelako lanbidetan dihardute, baina argazkigintza maite dute. Elkartearen ohorezko lehendakari dute, Eduardo Manet antzerkigile, idazle eta kazetari kubatarra. Besteak beste, argazkilaritza eta argizkintza maite dutenentzat topaleku izan nahi du Begiradak elkarteak.

MINTZALAGUNA:
Euskara ikasten ari denari kaleko hizkeran erraztasuna lortzen laguntzea, lagunarteko berriketa lasaian arituz.
Bi ikaslerekin, hiruko taldea osatzen da; nahikoa da euskara erraztasunez hitz egitea; taldeak erabakitzen du non eta zer ordutan bildu;norberak erabakitzen du zer egin; adin guztiak dira egokiak eta, astero ordubeteko konpromisoa hartzen da lau hilabetez.
Mintzalaguna proiektuaren helburua, euskaldun berriek hizkuntza erabiltzea da.
Ikusi tamaina handian Embed Jarri bideo hau zure atarian
PIZTIAK, MUSIKA TALDEA:
Piztiak taldea 1991ean sortu zuten Ondarru eta Mutrikuko hiru musikarik, Txomin Uribe (gitarra eta ahotsa), Josu Aranbarri (Baxua eta ahotsa) eta Peio Larrañaga (Bateria).
Beraien azken diskoa, aurten argitaratu dute, "Gabeko Kalapitxixak" izenpean.
Ikusi tamaina handian Embed Jarri bideo hau zure atarian

Irratsaioak 

