Jazzaren orena

Jazz

Jazzaren artistak ezagutzeko parada Goio Uriarteren bidez

Kalitatezko jazza entzuteaz gain, artista handien zein txikien ibilbidea jarraitzeko aukera ematen digu Goio Uriarte adituak.

 Jazzaren jatorria

XIX. mende hasierarako Afrikako mendebaldeko milioi erdi esklabo eramanak ziren AEBtara. Beren tribuen kantikak eraman zituzten. Gero, gizaki zuriak ebanjelizatu zituela eta, kristau-erlijioaren beste kantu batzuk jaso zituzten. Beltzek kantu berriok ikasi eta bereganatu zituzten, baina izaera berezia eman zieten.

Garai biotan jazz-aren musika era zaharrak sortu ziren: work songs eta negro spirituals.

Work songs edo laneko abestiak kantu errazak dira. Jopu afroamerikarrek abesti horiek kantatzen zituzten Estatu Batuetako hegoaldean, lan gogorra arintzeko asmotan. Langileok bakarka nahiz taldeka abes zitzaketen kanta haiek, eta bakarlariak call and response-ko (deia eta erantzuna) sekuentzia hartzen zuen. Kantu afrikar-afrikarrok oraindik bizirik diraute, kartzelako preso beltzek kantatzen baitituzte.

Negro spirituals edo izpiritual beltzak melodia eta himno erlijiosoak dira, zuriei ikasiak. Beltzek erritmo afrikarrez hornitu zituzten. Hala, musika kantatuaren mota berezia sortu zuten. Gospel songs edo ebanjelioko kantak izpiuritual beltzen aldaki modernoak dira. Kantotara aro berriko hinmo herrikoiak biltzen dira.

Blues-a. Mende bi pasatxo geroago, 1865 eta 1870 bitartean, sezesio-gerra bukatu eta esklabotasunaren abolizioa aldarrikatuta, aurreko bi era musikalen oinarriak ziren zapalkuntza- eta arrangura-sentimendua eta kanta erlijiosoak elkartu ziren. Bi oinarriok batzearen ondorioz, blues era sortu zen. Era berri honetatik zuzenean sortu zen jazz-a.

Goio Uriarte eta Maia muruaga

jazzaren orena

Jazzaren orena

Get Adobe Flash player

Azken iritziak

  • No comments yet.

Egutegia - Agenda

 abu   Iraila 2010   urr

IAAAOOL
   1  2  3  4
  5  6  7  8  91011
12131415161718
19202122232425
2627282930 
Julianna Walker Willis Technology

Azken sarrerak

Estatistikak