Nork idatzia: aitor
- Uzt 20, 2010
Tagak: Tagik gabe
Buddy Guyek bere estilo boteretsuarekin eta punteo bortitzarekin blues elektrikoaren historia aldatu du. Distortsioa eta nota basati eta bihurrituak erabiltzen, musika bere ertzeraino eramaten du. Guyek bluesa maitatzen zuten hainbat musikarietan eragina izan du: Eric Clapton, Steve Ray Vaughn edo Jimi Hendrix. Esan dezakegu Buddy munduko blues jole trebeena dela.
{youtube}MWvG9L1jqq0{/youtube}
Nork idatzia: aitor
- Uzt 20, 2010
Tagak: Tagik gabe
Uztailak 13an jo zuten Bireli Lagrene trio eta Didier Lockwoodek Gasteizko jazzaldian. Bireli Lagrene ume bat zenean hasi zen gitarra izugarriko abiadurarekin jotzen eta Didier Lockwood biolin jole ospetsuarekin ikusteko aukera izan zen Gasteizen.
{youtube}ZtD1uG_7NV8{/youtube}
Nork idatzia: aitor
- Uzt 15, 2010
Tagak: Tagik gabe
Gospel klasikoaren kontzertua izan zen Mendizorrotza kiroldegian. Uztaila osoan Europan barrena eskainiko duten kontzertu bakarra izan zan. Musika afro-amerikarra egiten dute eta 15 abeslarik osatzen dute taldea.
{youtube}6eRE5Rmcw8Q{/youtube}
www.eitb.com
Nork idatzia: aitor
- Uzt 06, 2010
Tagak: Tagik gabe
Uztailaren 8tik 11a bitartean mundu mailako bluesmanik onenak bilduko dira Hondarribiko Bentan, Apezpiku Plazan, Gipuzkoa Plazan eta San Pedro kalean. Aurten ere goi mailako musikariak taularatuko dituzte Hondarribian, hala, Pinetop Perkins -94 urte ditu-, Bob Margolin eta Solomon Burke Grammy saridunekin batera, Hubert Sumlin, Willie `Big Eyes´ Smith eta Bob Stroger bluesmanak bilduko dira ere.
{youtube}FnrjFcPtkO4{/youtube}
www.bidasoamedia.info